Haurren minbiziari aurre egiteko saskiratze solidarioak

Urtero 1.300 haurrek jasotzen dute minbiziaren diagnostikoa Espainian. Gaixotasunak eskola, entrenamenduak eta lagunak albo batean utzi behar izatea eragiten die, zalantzazko denbora batean sartzeko: ospitaleak, tratamenduak eta etorkizunean etor daitekenaren beldur.
Atzo, otsailak 15, 'Haurren Minbiziaren Munduko Eguna' izan zen. Horregatik, 'Fundación Unoentrecienmil' eta Espainiako Saskibaloi Federazioak (FEB) elkartasuna eta diru funtsak bilatzen dituen ekimen bat zabaldu dute, eta Espainiako saskibaloia erronka eta borroka horretara gehitzeko lan egiten dihardute. Iaz, Madrilgo Saskibaloi Federazioarekin batera, 34.000 €baino gehiago biltzea lortu zuen, 42 klubetako 8.000 jokalariren parte-hartzearekin: arrakasta handia. Aurten ekimena zabaldu dute eta borroka honetara Espainia osoko saskibaloi klubak gehitu nahi dituzte.
Ekimen honetan bildutako dirua 'Unoentremil azeleragailua'ri laguntzeko izango da, hau da, Unoentrecienmil Fundazioaren haur eta nerabeentzako ariketa fisikoaren proiektuari laguntzeko. Ikerketek erakutsi dute kirolak ospitaleratze-denbora %17 murrizten duela, albo-ondorioak saihesten dituela eta bizirauteko aukerak handitzen dituela. La Paz Ospitaleko (Madril) 'Unoentremil Azeleragailua' 2023ko martxotik dago aktibo, eta dagoeneko ondorio positiboak ditu haur-minbizia duten pazienteengan. Unoenrecienmil Fundazioak minbizia duten haur guztiei bizitza berreskuratzen eta hobetzen lagundu nahi die, ariketa fisikoa beren terapiaren parte gisa txertatuz
Ariketa fisikoa beste ospitale batzuetara eramateko, taldeei honako hau proposatzen diete: datorren asteburuko partidetan (otsailak 17 eta 18) markatzen den puntu bakoitzeko 1 € eko emaria egitea. Dohaintza bakoitzarekin haurren minbiziaren sendabidea azkartu ahal izango dute. Ermua Saskibaloi Eskolak ekimenarekin bat egingo du eta, beste behin ere, bere konpromiso eta erantzukizun soziala agerian jarriko. Asteburu honetan lau partida ditu iragarrita ditu bere agenda edo karteldegian: hiru larunbatean eta bat igandean, minibasket, prebenjamin eta haurren kategoriatan.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu