Haurreskolak ateak zabalduko dizkie familiei

10.04.26
Hezkuntza
Gizartea
Apirilaren 14 eta 20an instalazioak eta funtzionamendua erakutsiko, 2026-2027 ikasturterako matrikulazio garaian

Haurreskolak Partzuergoak sarearen zentro guztietan 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du apirilaren 13tik maiatzaren 4a bitartean, bi egunak barne, online nahiz aurrez-aurre zentroetan bertan. Ermuko Haurreskolak ere 2026/2027 ikasturterako matrikulazioak hartuko ditu epe berberean.

Ermuko Haurreskolak ate irekien jardunaldiak egingo ditu matrikulazio aldian. Apirilaren 14an eta 20an zentroko instalazioak eta funtzionatzeko moduak ezagutzeko bi txanda izango dira aukeran, arratsaldeko 16:30etan eta 17:30etan. Aukerako bi ordutegietan parte hartzeko hitzordua hartu beharko da, aldez aurretik.

Epea zabalik izango da maiatzaren 4ra arte

2025an eta 2026an jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek eskatu ahal izango dute plaza, baldin eta datorren ikasturteko irailean ikastetxean sartu nahi badute. Ikasturtea orohar irailaren 4an hasiko da, edo zentro bakoitzak zehazturiko datan. Haurreskola doako zerbitzua publikoa da. Ermukoa astelehenetik ostiralera 7:30etatik 16:00etara zabalik dago, familiei zerbitzua eman, bizitza pertsonala eta lana uztartzen laguntzeko.

Seme-alabak matrikulatu nahi dituzten familiek Iparragirre kaleko 15ean dagoen bulegora joan daitezke astelehenetik ostiralera, zabalik dagoen ordutegian. Zalantzarik izanez gero, Ermuko Haurreskolaren telefonoa 943 17 64 31 da.