Hautesle Errolda zazpi egunez ikusgai egongo, astelehenetik aurrera
Apirilaren 21ean, igandea, Eusko Legebiltzarrerako 2024 hauteskundeak izango dira. Horregatik, parte hartzeko asmoa baduzu, ziurtatu behar duzu prozesu horretan erabili beharreko Hauteskunde Erroldan behar bezala inskribatuta zaudela. Hautesle-errolda hori jendaurrean jarriko dugu datorren astelehenean, hilak 4, martxoaren 11ra arte. Botoa eman eta gorabeherarik ez izateko, egiaztatu ondo inskribatuta zaudela, aurreko deialdiaz geroztik erroldatu bazara, helbidea aldatu baduzu edo 18 urte bete badituzu.
Hautesle-erroldak hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten eta botoa emateko eskubideaz behin betiko edo aldi baterako gabetuta ez dauden pertsonen inskripzioa jasotzen du.
Garrantzitsua da hautesle-erroldan sartu garela eta gure datuak zuzenak direla egiaztatzea. Zergatik?
Hautesle-erroldan inskribatzea nahitaezkoa da. Hauteslea identifikatzeko behar diren datuak izena, abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia dira.
Hauteskunde-errolda lurralde-atalen arabera antolatzen da. Hautesle bakoitza atal batean inskribatuta dago. Inork ezin du atal batean baino gehiagotan izena emanda egon, ezta behin baino gehiagotan atal berean ere. Pertsona bat behin baino gehiagotan erregistratuta agertzen bada, azken inskripzioa nagusituko da eta gainerakoak ezeztatuko dira.
Kontsultak eginez gero, edozein akats edo omisio antzeman ahal izango da, eta zuzendu, deialdian botoa emateko eskubidea ziurtatzeko.
Nola kontsulta dezaket hauteskunde-errolda?
Hainbat bide eta aukera daude. Erosoena da telematikoki kontsultatzea INEren (Estatistikako Institutu Nazionalaren) egoitza elektronikoaren bidez, edozein tokitatik, 24 orduz 7 egunez, joan-etorririk egin gabe (etxetik, lanetik, eta abar). Cl@ve sistemarekin, ziurtagiri digitalekin, herritarren txartelekin, Izenperekin eta abarrekin identifika gaitezke. Kontsultaren emaitza pantailan agertzen da, eta inprimatu ere egin dezakegu.
Errolda ikusgai duen bulegora bertaratuta, Konbentukoa kaleko 'Abiapuntu' arreta-bulegora, 08:00etatik 15:00etara.
Era berean, telefonoz deituta 'Abiapuntu'ra, 943179142 zenbakira, 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.
Hautesle-erroldan agertzen ez banaiz, zer egingo dut?
Abiagunen erreklamatzea, bertako langileek zure izenean erreklamazio bat izapidetuko baitute Hauteskunde Erroldaren Bulegoan.
Informazio gehiago
Laster, pertsona guztiok jasoko dugu errolda-txartela gure etxean. Berak jakinarazten du Hauteskunde Erroldan inskribatuta gaudela eta datu eguneratuak ditugula, bai eta bozkatzea dagokigun hauteskunde-atala eta -mahaia ere.