Hautesle erroldaren herenak bozkatu du ordu 2ak baino lehenago

28.05.23
Votantes en el Colegio San Lorenzo
Hauteskundeak
Ermuko hautesleen %34,74 bozkatu du gaur -4.311 herritarrek-, arratsaldeko ordu biak arte.

Portzentajea duela lau urtekoarekin alderatuta baxuagoa da orduan %37,21 -4.710 herritar- bozka eman baitzuten, nahiz eta kontutan hartu behar den gaurko hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela.

Orain lau urte, Ermuan botoa eman zezaketen hamazortzi urtetik gorako ermuarrek 12.658 pertsona ziren eta gaur aukera hori izango dugu 12.409 biztanlek, hau da orduan baino 249 pertsona gutxiago. Gorabehera horren arrazoia bizitzeko herria aldatu izana edo heriotza izan daitekeelarik.

Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen gutxi gorabehera herena pasatxok bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da despistatuta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.24
PSOEk 2.382 boto eskuratu ditu Ermuan Europar Parlamentuko Hauteskundeetan

EH Bildu bigarren postuan gelditu da 1.095 babesekin, eta PP hirugarren, 1.077 botorekin
Imagen
14.05.24
Ekainaren 9ko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketaz izendatu dira

2024ko Europako Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaietarako titularrak eta ordezkoak izandatu dira
Imagen
22.04.24
Europako hauteskundeetarako hautesle-erroldaren zerrendak gaurtik datorren astelehenera arte ikusgai

Apirilaren 22tik 29 bitarteko astean. Telematikoki INEn; Abiapuntura joanda edo telefonoz deituta