Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

15.01.26
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan

‘Haylen’ (Fr) abeslari paristarrak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, 20:00etan, Lobiano Kultur Gunean. Haylen artista paregabea da, ahots boteretsu eta liluragarria du. Karismatikoa da eta nortasun eta energia magnetikoa ditu. Soul, rock eta blues estiloak primeran uztartzen ditu. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Kutxabanken atarian edo sarreran, emanaldia hasi aurretik.

Haylenek lagunekin ikasi zuen gitarra jotzen. Musikarekiko zaletasunak metrora, okupa-etxeetara eta underground eszenatokietara eraman zuen, non gitarra-jotzaile erritmiko gisa ospea lortu eta abeslari gisa sendotu zen. Eta James, Aretha Franklin, Wanda Jackson, Sam Cooke eta Elvis Presley eta Amy Winehouse bezalako artistak izan dira bere inspirazi iturria.

2016an, "The Voice" saioan parte hartu zuen, bere burua ezagutzera emanez eta telebistako publikoa konkistatuz. Ondoren emanaldi ugari izan zituen eta bere musika eta aktore talentua erakutsi zuen. Bere karrerak aurrera egin zuen eta geroztik etengabe hazi da. Haylen Klipsch bozgorailu marka ezagunaren lehen enbaxadore frantziarra da eta Gibson Guitarra etxearen babesa du. Haylenek artista sutsu eta egiazkoa irudikatzen du. Bere ahots talentuak, gitarrarekin duen maisutasunak eta karisma naturalak irudi musikako figura egin dute.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin