Izarra Fundazioak ‘Model_IA’ proiektu berritzailea lantzen ari da

04.08.23
Nombre del proyecto
Ekonomi Sustapena
Adimen artifizialeko teknologia berriak erabiltzen dituen proiektua da, gazteen intereseko gaiak jomuga izanik

Izarra Fundazioa ‘Model_IA’ izeneko proiektu berritzaile batean ari da lanean, Bizkaian ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorra sustatzeko. Zeregin horretan, adimen artifizialeko teknologia berriak erabiltzen ditu, gazteen intereseko gaietan oinarrituta.

Teknologia oinarrizko tresna da ekintzailetzaren ekosisteman, enpresetan eta gizartean. Garapen teknologikoa asko azkartu da eta azkar eboluzionatu du azken urteotan; horrek eragin nabarmena izan du enpleguan; hazkunderako eta berrikuntzarako aukera berriak ahalbidetu dituelaarik. Garatutako aurrerapen teknologikoen artean adimen artifiziala (IA) nabarmentzen da, gaur egun ezagutzen ditugun gizartean zein produkzio-sarean aldaketak sortzeko potentzial handiena baitu. Adimen artifizialean oinarritutako aplikazioen garapen azkarrari esker, prozesu askoren metodologia etengabe aldatzen ari da, eta, aldi berean, negozio- eta ekintzailetza-aukera berriak sortzen.

‘Model_IA’ Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatutako proiektua da. Proiektu honen ardatza ekintzailetza sustatzea eta bultzatzea da, kirola, musika eta diseinua bezalako esparru jakin batzuetan. Proiektuak identifikatu nahi ditu ekintzailetza-aukerak, metodologia berriak eta lan-tresnak, eragile zuzenek edo zeharkakoek erabil ditzaketenak garapen eta eboluzioan jarraituko dutela aurreikusten diren eremu horietan.

Izarra Fundazioak kultura berritzaile eta ekintzailea sustatzeko lan egiten du, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak lagundutako Pro IoT eta ProgramaTU bezalako proiektuen bidez enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen lagunduko duen eredu ekonomikoa lortzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik