Jaietako gauetan tren gehiago eta zerbitzu bereziak jarriko ditu Euskotrenek

19.07.24
Logotipo corporativo de la empresa
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Euskotrenek gaueko zerbitzua indartuko du bihar Zornotzan eta Ermuak jaiak direnez gero, eskariari aurre egin eta zerbitzua areagotzeko. Asteazkenean 'Santixauak' hasten direla-eta, gauez zerbitzu bereziak jarriko ditu

Ermuko Santixau eta Amorebietako Karmen jaiek direla-eta, Euskotrenek uztailaren 20tik 21erako eta 27tik 28ra arteko gauetan ohiko eskaintza osatuko duen gaueko zerbitzua indartu eta tren gehiago jarriko da, zerbitzu berezia eskainiz. Gainera, uztailaren 24 eta 25 arteko gauean zerbitzu berezia egongo da Ermuko jaietako eskariari erantzuteko

Uztailaren 20tik 21erako eta 27tik 28rako gauetan, E1 linean ematen den larunbateko ohiko tren-zerbitzua indartu egingo da, ondorengo tarte hauetan zirkulazio bereziak jarriz:

  • Amorebieta – Traña – Zaldibar
  • Ermua – Deba

Amorebieta eta Bermeo arteko trenen zerbitzua, berriz, larunbat gaueko ohikoa izango da, (bi orduro). Kasu honetan, jende asko egongo dela aurreikusten denez, jatorri edo helmuga Amorebieta duten zirkulazioek ez dute geldialdirik egingo Amorebieta Geralekuan. Euskotrenek ematen duen gaueko garraio zerbitzua Amorebieta Geltokian zentralizatuko da.

Zerbitzu berezia uztailaren 24 eta 25 arteko gauean Ermuko jaiengatik

Ermuko jaietarako Euskotrenek uztailaren 24 eta 25aren arteko gauean ere zerbitzu berezia emango du Ermua eta Elgoibar artean.

Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begiratu ditzatela aplikazio ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago kontsultatu nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu