Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera
Udal kirol alorrak iragarri du urrian gehitu egingo dituela eskaintzen dituen ikastaroak, denboraldi berri honen hasieran izaten ari den eskaerari erantzuteko. Hain zuzen ere, "Indartuz" eta K-Stretch izenburuko espezialitatean izena emateko aukera izango dugu. Biak aurtengo nobedadeak dira eta bigarrenak harrera oso ona izan du.
'Indartuz' da nobedaderik berriena; begiralez gidatuta indarra irabaztera, mugikortasuna hobetzera eta zure egunerokoan hobeto sentitzera bideratutako jarduera da, ariketa zakar edo inpaktu handikoak saihestuz. Ikastaroa kontrolatuetan oinarrituta dago, inpakturik gabe, maila eta kirolari guztietara egokituta. Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea.
Zergatik da garrantzitsua indar-lana adin batetik aurrera?
Urteak bete ahala, gihar-masa galtzen dugu, denbora igarotzearen ondorioz. Horrek eragina izan dezake gure egonkortasunean, energian, jarreran eta eguneroko jarduerak egiteko gaitasunean, hala nola eskailerak igotzeko, poltsak kargatzeko edo aulkitik altxatzeko.
Indar-entrenamendua:
- Erorikoak prebenitzen ditu
- Oreka hobetzen du
- Hezurrak eta artikulazioak indartzen ditu
- Autonomia eta independentziarentzat mesedegarri da
- Eta adorea hobetzen du!
'K-Stretch' denboraldiko beste berritasuna da; non hamaka espezifikoa erabiltzen den, jasaten ditugun jarrera-arazoak eta tentsio muskularrak hobetzeko diseinatutakoa. Hamaka berezi horren metodoaren bidez, gorputzari funtzionaltasuna eta eraginkortasuna itzultzea da helburua; horretarako, kate muskularrak eta faszialak tratatzen dira. Azken finean, gorputz-jarrera egokia eta orekatua muskuluen eta artikulazioen funtzionamendu onaren adierazpen da.
Ikastaroak eskaintzen diren egun eta ordu hauek dira:
- INDARTUZ, astelehen eta asteazkenetan, 15:30etan.
- K-STRETCH, astearte eta ostegunetan, 19:30etan.
- INDARTUZ, ostiraleko 18:30etan.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik