Komiki-irakurketa klub berria gazteentzat: ‘Komikizaleak’

08.09.25
Udal Liburutegia
Hambost plaza daude eta izen-emate epea, jada, zabalik dago

Udal Liburutegiak gazteentzako komiki irakurketarako klub berri bat antolatu du, urritik maiatzera bitartean bilduko den taldea. Izena emateko epea zabalik dago. 15 plaza daude eta izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateko unean urriaren 13ko saioan komentatuko den liburuaren alea entregatuko da. Zazpi saio izango dira, hilean behin, astelehenetan, 18:30etatik 19:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Interesa dutenek jada eman dezakete izena liburutegian.

Irakurketa-klub baten ohiko dinamika liburutegitik hurrengo saioan komentatuko den liburuaren ale bat jasotzean datza. Banaka irakurri ondoren, hileroko talde-topaketan, aditu baten dinamizazioarekin, iritziak partekatzen dira, pertsonaiei, tramari, pizten dituen emozioei eta abarri buruz hitz egiten da.

Komikizaleak klub berri honen helburua da 2009 eta 2013 urteen artean jaiotako gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea, eta, aldi berean, komikien ekoizpen editorialaren ezagutza eta gozamena sustatzea. Irakurketa partekatua, azterketa kolektiboa eta sormen-lana dira proposamen honen funtsezko zutabeak, eta komikiaren hizkuntzaren bidez topaketarako, hausnarketarako eta adierazpen pertsonalerako gune bat eskaintzea ere bilatzen du, saioetan ilustrazioak ere presentzia izango baitu.

Komikiak ideia konplexuak modu eskuragarrian eta iradokitzailean transmititzeko tresna gisa duen ahalmenean sineste sendoa du abiapuntu jardueraren ikuspegiak, eta horren berri eman nahi zaie gazteei, irakurketa eta sorkuntza suspertzeko.

Saioak Kike Infame dibulgatzaile eta egileak dinamizatuko ditu, hau da, helduentzako irakurketa klubaren arduradunak.

Ikastaro honetarako aukeratutako irakurgai gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniazko komikiak ere izango dira. Zehazki, honako obra hauek irakurriko dira: "Irri egin", "Dinosaur Sanctuary", "Dragon Ball", "Intrusos", "Heartstopper", "Solos" eta "Surflaria".

Zazpi saio izango dira, hilean behin, astelehenetan, 18:30etatik 19:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Interesa dutenek hemendik aurrera eman dezakete izena liburutegian.

Izen-ematea Liburutegian egin daiteke, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net postontzira idatziz. Izena-emateko behar diren datuak ondorengoak dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, jaioteguna, telefonoa, ikastetxea eta amaren edo aitaren posta elektronikoa.

Plaza bat lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan inor egonez gero. Gainera, bertaratzeko konpromisoa betetzen ez dutenek erreserba-zerrendara pasatuko dira zuzenean, liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran izena ematen dutenek eskainitako plazak baino gehiago badira. 

Ekimen horrekin, liburutegiak sendotu egin du irakurketa-kluben eskaintzan izan duen ibilbidea, eta zabaldu egin du gazteentzako proposamen inklusibo eta parte-hartzaile espezifiko honekin.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa