Komiki-irakurketa klubeko hurrengo saioan parte hartuko du Victor Santosek

30.04.26
Udal Liburutegia
Gizartea
Datorren asteartean, maiatzaren 5ean, arratseko 19:00etan

Maiatzaren 5eko asteartean, liburutegiak antolatu eta Kike Infamek moderatutako helduentzako komiki-irakurketa klubaren denboraldiari amaiera emango zaio. Asteartean azken saioa egingo da eta bertan izango da, saioan komentatuko den "Fahrenheit 451" tituluko komikigilea, Victor Santos, saio berezian. 

Bere jaioterrian, Valentzian, fanzineetan argitaratzen hasi eta 2002an Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokako Egile Errebelazio Saria jaso ondoren, Santosek fantasia eta genero beltza uztartzen dituen unibertso narratibo zabala sortu du. Bere lan ezagunenen artean "Polar" eta "Los Reyes Elfos" seriea daude.

"Fahrenheit 451" lanean, Ray Bradburyren zientzia-fikziozko eleberriaren komikirako egokitzapena egiten du. Bertan, hedabideek eta konformismoak esklabo bihurtutako zibilizazioa islatzen du bere marrazkiarekin.

Irakurketa klubaren saiorako sarrera librea izango da, beraz, komikizale guztiei gonbidapena luzatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
13.10.26
Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da