Korrika Kulturala, jardueraz beteriko egitarau anitza

29.02.24
Herri bakoitzetik ze ordutan pasatuko den erakusten duen mapa
Euskara
Gizartea
Euskararen aldeko martxa martxoaren 20an pasatuko da Ermutik

Bi aste besterik ez dira falta Korrikaren 23. edizioari hasiera emateko. Harro herri lelopean, euskararen aldeko martxak euskal geografiaren zati handi bat zeharkatuko du Irundik Baionara bidean martxoaren 14tik 24ra bitartean. Hilaren 20an, asteazken goizez, Mallabitik iritsiko da gure herrira Eibarrerantz jarraitzeko, baina festa giroa askoz lehenagotik nabarituko da.

Korrika Kulturalaren egitaraua aurkeztu du Ermuan Korrika antolatzen duen Batzordeak. Martxoaren 1ean, ostirala, Berbalaguneko Familian Euskaraz Jolasean tailerrarekin hasiko da programazioa. Ekimena 4-8 urteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago eta 17:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean.

Martxoaren 9an, larunbata, Ermuko Gazte Asanbladak eta institutuko ikasleek antolatzen duten Sagardo Egunaren hamargarren edizioa ospatuko da 12:00etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan.

Martxoaren 13an, asteazkena, 19:00etan argazki bat aterako zaie Kaltxangon Korrikarako kilometroak erosi dituztenei. Ondoren, 19:30etan, Oihaletxea dokumentala izango da ikusgai AEK Kaltxango euskaltegian.

Ostegunean, hilak 14, Alboka Musika Eskolak eta Berbalagunek pintxo-potea musikatua zuzenduko dute 19:00etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazatik abiatuta.

Martxoaren 15ean, ostirala, Korrika Txikiaren txanda izango da, 15:15ean San Lorentzo Ikastetxetik abiatuta. 16:00etan musika animazioa hasiko da plazan, eta arratsaldean zehar txokolatada handia, diskofesta, haurrentzako jolasak eta Burrunba Elektrotxarangaren kalejira izango dira. Gauean, 22:30ean, EusDJak izango ditugu jaiaren amaiera gisa.

Astelehenean, martxoaren 18an, yoga ikastaroa izango da Lobiano Kultur Gunean 19:00etatik aurrera, Kaltxango AEK-k antolatuta.

Korrika Kulturalaren programazioari amaiera emateko, martxoaren 22an, ostirala, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ez gara jaitsiko! ikuskizun berriaren saio bikoitza izango da 17:00etan eta 19:00etan Ermua Antzokian. 19:30ean, Gazte Asanbladak eta Euskal Birusak Ermua Kantuan ekimena abiatuko dute, eta 22:00etan, Eskilarapekon BarikuTXO eskainiko du.

Korrikaren ibilbidea eta ordutegia Ermuan

Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an abiatuko da Irundik, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko zati bat zeharkatuko ditu geurera iritsi aurretik, martxoaren 20an, asteazkena. Gure inguruan aurreikusitako ordutegiak honako hauek dira:

  • 8:47 Aixolako presa
  • 9:06 Eitzaga
  • 9:40 Areitio gaina
  • 10:00 Aritzmendi

Kontsultatu ibilbide osoa mapa honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.10.24
Beatriz Gamiz, Ermuko Historian lehen alkate emakumea

PSE-PSOE eta EAJ taldeen aldeko botoekin hautatua izan da gaur, ezohiko osoko bilkuran, Juan Carlos Abascalek karguari uko egin ostean
Imagen
10.10.24
Zer egiten duzu zure seme-alabak entrenatzen ari diren bitartean?

Aspertzen edo sedentario sentitzen bazara, aprobetxa ezazu denbora hori eta zaindu forma eta sasioian jarri Cross train jarduerarekin
Imagen
09.10.24
Ermua Kirolak bertan behera utzi ditu aire zabaleko jarduerak, haizete bortitzen abisu laranjagatik

Betiondoko kirolgunea eta Teodoro Zuazua futbol-zelaia itxita egongo dira gaur, segurtasunagatik