Kulturak Udako Lehiaketako argazki saridun eta finalisten berri eman du

04.11.24
Imagen
Autor: Einer Luis Rodríguez Ponce, de Éibar
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Aurten 49 irudi aurkeztu dira lehiaketara; 28 kamera kategorian eta 21 mugikorren kategorian

Udal Kultura sailak 2024ko Oporretako Argazki Lehiaketako saridunen zerrenda eta irabazleen irudiak ezagutzera eman ditu. Guztira 49 argazki aurkeztu dira aurtengo udako argazki lehiaketara. Aurkeztutako argazki gehienak -28- kamera digitalarekin hartu dira, eta gainerako 21ak telefono mugikorrarekin. Lehiaketako epaimahaiak modalitate horietako bakoitzeko bi argazki onenak aukeratu ditu, eta dagoeneko badugu edizioko saridunen zerrenda. Era berean, bi kategorietan finalistatzat jo dituen irudien zerrenda ere eskaini du.

Kameraz egindako argazkien lehen saria Eibarrera joan da, bigarrena Azpeitira, eta mugikorrarekin egindako lehen bi argazki sariak Soraluze eta Ermuko egileentzat izan dira.

Irabazleen, egileen eta sarien zerrenda honako hau da:

Argazki-kameraren kategorian:

  • Lehen saria: "En las alturas de Cajamarca" titulua, Perun. Egilea: Einer Luis Rodríguez Ponce, Eibarkoa. 300,00 euroko saria.
  • Bigarren saria: "Mirada al abismo" izenburua, Ekuadorko ‘Baños de Aguas Santasen’. Egilea: Emma Fabiana Ayala Silva, Azpeitia. 200,00 euroko saria.

Sakelako telefonoaren kategorian:

  • Lehen saria: "Ibon de Sabocos", Panticosan. Egilea: Aitziber Mayo Azkarate, Soraluzekoa. 200,00 euroko saria.
  • Bigarren saria: "Salgaiak" titulua, Lisboako Santa Klara merkatuan. Egilea: Andoni Ruiz Ramos, ermuarra. 100,00 euroko saria.

Lehiaketara aurkeztu diren argazki finalisten zerrenda honako hauek osatzen dute:

Argazki-kameraren kategorian:

  • "Gloria" izeneko argazkia, Santa Sabina all 'Arentinon, Erroman. Egilea: Miguel Blanco Olañeta.
  • "Ventana al faro" izeneko argazkia, Biarritzen egina. Egilea: José Ramón Cabrera Cid.

Mugikorraren kategorian:

  • "Aralar" izeneko argazkia, Aralar mendilerroan. Egilea: Joaquín Sánchez Romero.
  • "Mahatsa bilduko dugu? Neuchâtel-en hartua-Suitzan. Egilea: Iratxe Marcos Lejardi.

Zorionak saridun eta finalistei! Argazki irabazleak ikus ditzakezu lerro hauen azpian.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu