Lau estreinaldi ikusgai Ermua Antzokian datorren asteburuan

08.10.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Ikusi ahal izango ditugun tituluak: ‘Puntos suspensivos’; ‘Bitelchús, Bitelchús’; ‘Casa en llamas’ eta ‘Buffalo kids’

Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu asteburu honetan. Genero anitzeko lau estreinaldi, zaletu eta gustu guztiak asetzeko: komedia dramatikoa; intrigazko thrillerra; fantasiazko edo beldurrezko zinemako, eta, azkenik, marrazki bizidunak. Laburbilduz, karteldegiko berriena, herrian bertan inora joan beharrik gabe; prezio onean eta poltsiko guztietarako eskuragarri.

Ostegunean, zine klubeko saioan, ‘Casa en llamas’ izenburua ikusi ahal izango dugu, Dani de la Ordenak zuzendutako ekoizpen espainiarra. 105 minutu irauten du eta asteburu berezi baten istorioa kontatzen du: Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaqueseko bere etxean, Costa Bravan. Asteburu hau bai ala bai izango da, asteburu aproposa... Ostegunean, 20:30ean.

Zinema komertzialaren atalean, lehen proposamena ‘Puntos suspensivos’ film luzea da, David Marquések zuzendutako eta 89 minutuko iraupena duen ekoizpen espainiarra. Aktoreen artean Diego Peretti, José Coronado, Cecilia Suarez, Georgina Amorós eta Leticia Torres daude. Sinopsiak honako hau dio: Leo misteriozko eleberrien idazle arrakastatsua da, Cameron Graves ezizenarekin sinatzen duena. Bere hurrengo liburua txalet isolatu batean idazten ari dela, Jotaren bisita bitxia jasoko du, kazetaria dela dioen pertsonaia kezkagarria. Larunbatean 19:30ean ikusi ahal izango dugu eta astelehenean 20:30ean.

Bigarren proposamen komertziala Tim Burtonek zuzendutako ‘Bitelchús, Bitelchús’ ekoizpen iparramerikarra da, 104 minutuko iraupena duena. Aktoreen artean, besteak beste, Michael Keaton, Winona Ryder, Monica Bellucci eta Willem Dafoe daude. Laburpenak honako hau zehazten du: ezusteko familia-tragedia baten ondoren, Deetz familiako hiru belaunaldi Winter Riverrera itzuliko dira. Datozen arazoekin, denbora kontua da norbaitek Bitelchusen izena hiru aldiz esatea eta deabru bihurria bere kaosa uxatzeko itzultzea. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandeko gazteen saioan, arratsaldeko 5etan, ‘Buffalo kids’ animaziozko euskarazko zinta ikusi ahal izango dugu. J. Jesús Garcíak eta Pedro Solisek zuzendutako ekoizpen nazionala da, 90 minututik gorakoa. Bertan, XIX. mendearen amaieran New Yorken lehorreratu ziren bi anaia umezurtzen abenturak kontatzen dira. Osabarekin elkartzeko, polizoiak bezala ibiltzen dira Mendebalde Basatian barrena doan tren batean, eta han ezagutuko dute Nick, bere bizitza betiko aldatuko duen lagun berri eta aparta.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean