‘Liburuaren Munduko Eguna’ ospatzeko zozketa egingo udal Liburutegiak

22.04.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Egun horretan liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean liburuak zozketatuko ditu

Apirilaren 23an ‘Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Eguna’ ospatuko da. 1616ko apirilaren 23an hil ziren Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega. Apirilaren 23an baita ere Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejia Vallejo bezalako idazle ospetsuak jaio edo zendu ziren. Hori dela eta, literatura unibertsalerako hain sinbolikoa den data hori UNESCOren Konferentzia Orokorrak 1995ean aukeratu zuen, irakurketa sustatzeko, egilearen figura aitortzeko eta herrialde bakoitzeko argitalpen-industria indartzen saiatzeko modu gisa.

Kultura Ministerioa arduratzen da, Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, oroitzapenezko kartela zabaltzeaz. Aurtengo edizioan Pep Montserrat ilustratzaileak egin du, eta 2024ko Ilustrazio Sari Nazionalak. Kartel horrek "Miguel de Cervantes" Gaztelaniazko Literatura Sariaren azken sariaren esaldi bat ilustratzen du, 2024an Álvaro Pombo izan zena, eta testu hau aukeratu da: "Leer es comprender. El acto de leer es entendimiento. Leer y comprender es vivir".

Apirilean zehar liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko programa iraunkorra indartu du, txotxongilo saio bat antolatuz, Iñaki Zubizarretak komiki-irakurketa klubaren saioan eta Ana Urkiza idazleak gazteen irakurketa klubean parte hartu dutelarik. Apirilaren 23a ospatzeko, liburuak zozketatuko ditu egunean zehar liburutegi-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona guztien artean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin