Liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak prestatzeko
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du sei astez ikasleek ikasturte amaierako azterketak prestatzerik izan dezaten. Ordutegi luzapena maiatzak 2tik ekainaren 11ra bitartekoa izango da, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
Epe horretan udal Liburutegiak astelehenetik ostegunera mantenduko duen jarraiko eta etenik gabeko ordutegia ondokoa da: goizeko 9:00etatik gaueko 24etara bitartekoa. Ostiraletan aldiz ohiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean. Asteburuetan aldiz, larunbat eta igandetan, irekitzeko ordutegia goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara izanik.
Liburutegiak gogorarazten du, oro har, azterketen aparteko ordutegietan bigarren solairuko ikasgela-zerbitzuak bakarrik funtzionatzen duela, eta solairu horretako liburuak maileguan eraman eta itzuli ahal izango direla bertan dagoen automailegu-makina erabiliz. Hori horrela izango da ere maiatzaren 2an eta ekainaren 6an, larunbatetan, liburutegia ikasteko gune gisa bakarrik irekiko baita.
Maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, ordea, liburutegiak 9:30etik 13:30era bitartean eskainiko ditu zerbitzu guztiak, eta arratsaldean ikasgela gisa baino ez da irekiko.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da