Liburutegiko txartela, euskarri digitalean ere eskuragarri

12.04.24
Espacio de autopréstamo de la biblioteca | Liburutegiko automailegu gunea
Udal Liburutegia
NIK Patrika Digitala aplikazioak bazkide txartela mugikorretik erabiltzeko aukera ematen du

Ermuko Udal liburutegiko bazkideak zerbitzuko txartela formatu digitalean deskargatu eta erabiltzen has daitezke, NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorrari esker.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du tresna digital hori, eraldaketa digitalaren arloko proiektu estrategikoetako bat den aldetik, eta Eusko Jaurlaritzaren programan jasota dago. NIK Patrika Digitalari esker, herritarrek OTI (Osasun Txartel Indibiduala), Gazte Txartela eta Euskadiko liburutegi publikoetako txartelak eskura ditzakete telefono mugikorretik, besteak beste. Txartel digital horiek ohiko plastikozko txartelen alternatiba eroso eta erraza dira.

NIK Patrika Digitala eskuragarri dago Androiden (Google Play) eta iOSen (App Store) deskargatzeko.

Zalantzak eta bestelako aukerak liburutegian

NIK Patrika Digitalak liburutegiko txartela gordetzeko aukera ematen die NANa duten erabiltzaileei. Horri dagokionez, zenbait zalantza sor daitezke:

  • Nola lor dezaket nire seme-alaben txartelak aplikazioan agertzea? Liburutegietako erabiltzaileen datuek ez dituzte ahaidetasun-harremanak islatzen, eta, beraz, aplikazioan ezin dira senideen txartelak izan. Familiako kide batzuen txartelak mugikorretan eraman nahi baditugu, liburutegiko katalogoko aukerak erabili beharko ditugu.
  • Eta NAN eduki arren nire bazkide txartela ezin badut deskargatu aplikazioan? Kasu honetan ere liburutegiko katalogoaren aukera erabiliko dugu, txartelaren barra-kodea deskargatzeko eta mugikorrean eramateko.

Liburutegiaren katalogoa

Barra kodea erabiltzeko eta gure smartphonea erabiliz liburutegiko zerbitzuetara sartzeko, urrats hauek jarraituko ditugu:

  1. Sartu http://www.katalogoak.euskadi.net helbidean mugikorreko nabigatzaile batetik. Bilatzailean "katalogo bateratua" idatzita ere iritsiko gara helmuga berera.
  2. Sartu "Identifikatu" atalean, bete liburutegiko txartelaren zenbakia eta pasahitza eta sakatu "Konektatu".
  3. Identifikatu ondoren, "Nire liburutegia" ikonoa sakatuko dugu, barra urdineko azkena.
  4. Pantailan gure datuak agertuko dira. Pixka bat jaisten bagara, "Barcode" atalera iritsiko gara eta haren gainean sakatuko dugu. Horrela, kode horrekin liburutegiko bazkide gisa identifikatu ahal izango gara eta, besteak beste, taldeko lan-gelak mailegatzeko eta erreserbatzeko zerbitzuak erabili ahal izango ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko