Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

17.05.24
Erakundea
Hirigintza
Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da

Udal Hirigintza sailak Lomi Powerren dauden 42 aparkalekuen esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu du. Zerrenda astearte honetan Lomi Power aparkaleku estali berrian abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako zozketa publiko horretan izena eman zuten edo interesa zuten hogei bat pertsonak parte hartu zuten.

Eskatutako baldintzak betetzen zituzten 113 pertsonak beren ibilgailuentzako plaza bat lortzeko aukera zuten. Eskatutako hiru baldintzak honako hauek ziren: garaje-plazaren xede den ibilgailuaren gidabaimena eta zirkulazio-baimena indarrean izatea, eta Ermuan erroldatuta egotea.

• Zozketako plazen eta esleipendunen behin-behineko zerrenda

Lomi Powerreko aparkalekuak motorrentzako 15 plaza ere baditu, eta bi eskaera baino ez dira aurkeztu; mugikortasun urriko pertsonentzako beste plaza bat, berriz, aurkeztu den pertsona bakarrari esleituko zaio.

Zozketan saridunek aparkaleku bat izango dute hilean 60 euroren truke autoen kasuan, edo 20 euro hilean moto bat izanez gero. Prezio horiek urtero eguneratuko dira osoko bilkurak gainerako prezio publikoekin eta tasekin batera hartutako erabakiaren bidez.

Asteartean esleitutako plazez gain, Lomi Powerreko aparkalekuak txandakako aparkalekuko beste 42 plaza izango ditu, eta bi plaza gehiago mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, beren erabilera-tarifekin.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du