Lurraldebusen zerbitzuari buruz hitz egiteko bildu dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udala

Lurraldebusek eskaintzen duen zerbitzua eta, zehazki, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatzen dituen DB02 linea hizpide izan zuten atzo Azahara Dominguezek eta Beatriz Gamizek gure udalerrian egindako lan-bileran. Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua Ermuko alkatearekin bildu zen, Lurraldebusek gure herriari eskaintzen dion zerbitzuari buruz hitz egiteko. Lurraldebusek ondoko Eibar, Elgoibar herriekin eta Donostiako hiriburuarekin lotzen duen linea da.
Bi politikek jorratutako gaien artean, DB02 (Amorebieta-Ermua-Eibar-Elgoibar-Donostia) linearen erabiltzaileen hazkundea egon da, eta horrek eragin du Azahara Dominguezen departamentuak iazko urtarriletik zerbitzua indartzea.
Zehazki, 7:00etakoak hiru errefortzu-zerbitzu ditu duela hamabost hilabetetik, Eibartik ateratzen direnak. Gainera, ibilgailuen okupazioari buruzko datuetan oinarrituta, joan den martxotik errefortzu-zerbitzuak jarri dira 18:20an eta 19:20an astelehen eta ostiraletan, baita martxoaren 24, 26 eta 27an ere, egun horietan ikusi baita beharrezkoak zirela. Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, laster jarriko dituzte errefortzu horiek astelehenetik ostiralera. "Erabilera datuek behar handiagoa dagoela adierazten badigute, linea indartuko dugu berriro, inor gure autobusetara sartu gabe ez uzteko", esan du diputatuak.
Era berean, Dominguezek jakinarazi du bere sailak errekerimendu bat egin diola zerbitzuaren emakidadunari, zerbitzua kalitate-estandar batzuei jarraituz emateko ibilgailuen garbiketari eta mantentze-lanei dagokionez.
"Funtsezkoa da erakundeok entzute aktiboko ariketa bat egitea mugikortasuna bezalako gai garrantzitsu batean; izan ere, garraio publikoa milaka pertsonarentzako eguneroko desplazamendu-modu bat izateaz gain, guztiek beren bizi-proiektuak garatzeko aukera berdinak izatea ahalbidetzen duen tresna da. Horregatik, gainerako erakundeen eskutik lanean jarraituko dugu ematen dugun zerbitzua herritarren benetako beharretara egokitzeko eta, horrela, egunetik egunera zerbitzu hobea eskaintzeko", azpimarratu du Azahara Dominguez diputatuak.
Ermuko alkateak "oso positibotzat" jo ditu "Azahara Dominguez diputatuaren eta bere taldearen jarrera erabiltzaileen eskaerak entzuteko eta neurri zehatzak hartzeko. DB02 lineako maiztasunak indartzea eta mantentze-lanak hobetzea ezinbesteko urratsak dira garraio publiko duina, eraginkorra eta kalitatezkoa bermatzeko" Beatriz Gamizen ustetan. "Erakunde eskudunekin batera lanean jarraituko dugu, garraio publikoa ez baita mugikortasunaren kontua bakarrik, baita justizia sozialaren eta Ermuko herritarrentzako aukera berdintasunaren gaia ere", bukatu du.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu