‘Maren’ konpositore eta abeslariaren kantaldia

16.07.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Asteazken arratsaldeko 8 eta erdietan, elizako arkupean. Doan

"Maren" abeslari eta konpositoreak kantatuko du gaur Ermuan, elizako arkupean, 20:30etik aurrera. Euskal Birusak antolatu duen zuzeneko kontzertu akustikoa da, formatu txikikoa eta herriko "Santiago" jaietako egitarauan sartzen dena. Sarrera librea, doan baita.

Maren 2017an eman zen ezagutzera, 'La Voz Kids' telebista-programaren urte horretako ediziotik igaro ondoren. 13 urte zituen programa horretatik pasa zenean, orduan ere artea eta nortasuna erakusten zituelarik. Marenek "Alguien sin verguenza" izeneko estreinako EPa kaleratu zuen 2018an, folk eta rock kutsukoa. Hor hasi zen musika independentean abiarazten. Bere webgunean eskaintzen duen ohar biografikoan honakoa dio, "Bilbon jaio nintzen 2002ko azaroan, eta 11 urterekin hasi nintzen nire lehen abestiak idazten". Marenek hausnartu eta forma ematen die gaiei; berak konposatu, abestu eta grabatu egiten ditu. Eta gehien menderatzen dituen hizkuntzak tartekatuz egiten du: gaztelania, euskara eta ingelesa. Bere single batzuk, hala nola "La estación espacial de Teruel" edo "Te invito a mi piscina (para matarte)", arrakasta biralak izan dira.

Bere lehen lan luzea, "Margaritas y lavanda", John Caballések ekoitzi du berriro (Antonio Orozco eta Maldita Nerearentzat musikari eta ekoizle lanak egin dituen kantautorea), eta bere lehen singleek, "Dear Murphy", "Fotosinttesis" eta "Te invito a mi piscina (para matarte)", indie-pop lotsagabeenaren promesa berri gisa sendotu dute. Besteak beste, Bastille, Fangoria edo Rigoberta Bandinirekin partekatu du kartela.

Gaur gauean, beraz, bestelako konpositore eta interpretea entzuteko aukera izango dugu; benetakoa, ohiko musika-ekoizleen aginduen kontrako borrokalaria.

Programa

Jai egitarauak iragartzen duenez, gaur padel txapelketak aurrera jarraituko San Pelaioko pistetan, 17:00etatik aurrera. Halaber, koadrilen arteko jokoek plazan jarraituko dute, 19:00etatik aurrera, 'pringuea' eta jatorrizko pekatuaren probekin.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte