Martxoak 11ko biktimen memoria oroitzeko isilunea
Gaur martxoaren 11 da eta hogei urte betetzen dira Madrilgo trenetan 193 pertsona hil zituzten atentatuetatik. Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) tokiko gobernu guztiei proposatu die ekitaldi bat egitea egun hartan hil ziren pertsonen oroimenez. Ermuko Udalak bat egingo du deialdiarekin eta gaur astelehena, martxoak 11, 12:00etan, bost minutuko isilunea egingo du bere oroimenez eta bere senide eta maiteekiko elkartasunez.
Atentatu haren ondorioz, martxoaren 11 Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Egun izendatu zuten, eta aurten gure herriarentzat esanahi berezia du, gertaera haren hogeigarren urteurrena baita. Ermuko Udalak udaletxearen atarian egingo den elkarretaratze isilarekin bat egiteko deia luzatu die herritarrei.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan