Martxoaren 8rako prestatu diren jarduerak

02.03.23
Berdintasuna
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela-eta udalak antolatutako jardueren egitaraua ezagutarazi du. Jarduerak hasi berri dugun hilabete osoan zehar gauzatuko dira. Programa udalerriko postontzietara banatuko da.

Bide luzea dugu egiteke, benetako berdintasun eraginkorra lortzeko. Horregatik, urteko egun guztiak emakumeen eguntzat hartu beharko genituzke, eta ez martxoaren 8a bakarrik. Progaramak jarduera anitz biltzen ditu.

Martxoaren 1etik zabalik dago urteroko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen eta proposamenen erakusketa. Erakusketa Emakumearen Topagunean egongo da martxoaren 30era arte eta zerbitzua irekita dagoen ohiko ordutegian bisitatu ahal izango da. Halaber, udal liburutegiak ospakizunari buruzko irakurketa eta ikus-entzunezkoen gida berezia prestatu du.

Datorren astelehenean, hilak 6, arratsaldeko 5etatik 7etara, Jabekuntza Eskolaren esparruan, hiri arte feministaren sorkuntza kolektiboa egingo da, ‘Gure erreferenteak kaleetan' izenburupean.

Asteazkenean, hilak 8, izango da egun nagusia. Hainbat udal eraikinek argiztapen berezi eta morea izango dituzte; esaterako udaletxea, Ermua Antzokia eta Emakumearen Topalekua. Berdintasunaren pasealekuko bankuak morez margotuta egongo dira eta emakume feministen esaldiak agertuko dituzte. Paparrean jartzeko ohiko lore-sortak banatuko dira. Eguerdian, elkarretaratzea izango da eta Adierazpen Instituzionala irakurriko. Arratsaldean zumba saioa egingo da kiroldegian hiru orduz jarraian, sarrera ireki eta librea da duen guztiarentzat. Ez da beharrezkoa abonatua izatea.

Kultura atalari dagokionez, hilaren 9ko zineklubaren emanaldian, ‘The Quiet Girl' filma proiektatuko; hilaren 10eko ostiralean Ainoa Buitragoren kontzertua egongo, eta hilak 17ko ostiralean, ‘Hoy puede ser mi gran noche' antzezlana taularatuko du, Teatro en Vilo konpainiak.

Martxoaren 9an tribial feministako kafe-partida bat egingo da, arratsaldeko 5etatik aurrera. Aldez aurretik inskribatu behar da.

Martxoaren 8ko programa

Jardueren orriak eta Martxoaren 8ko kartelak Haymar Mancisidor Urbieta artistaren ‘Goruntz begiratuz' tituluko lana daramate.

 

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda