Meritu propioz, ‘Guerreras’ taldeko kide

29.11.24
Imagen
Kirolak
Gizartea
Anne Erauskin Martinez, emakumezkoen eskubaloi selekzio absolutuan dago

Anne Erauskin Martínez (Ermua, 1998) Espainiako selekzio absolutuarekin ari da jokatzen atzotik Basilean (Suitza) jokatzen ari den emakumezkoen 2024ko Europako Eskubaloi Txapelketa. Ambros Martín entrenatzaileak zuzentzen duen Espainiako taldeak ondo ekin dio txapelketari, atzo EHF EURO 2024 txapelketan lehen garaipena lortu ostean. Jokalariek prestaketaren eta Saint-Étienneko torneoaren sentsazio onak mantendu zituzten eta atzo, bigarren zati handi batekin, Preliminary Roundeko multzoko lehen garaipena sinatu zuten 30:24.

Suitzak, Hungariak eta Austriak elkarrekin antolatu dute azaroaren 28tik abenduaren 15era bitartean jokatuko den emakumezkoen Europako Eskubaloi Txapelketa. Espainiako taldeak hiru partida ditu programatuta atariko fase honetan eta lehenengoan lehen 2 puntuak lortu ditu Portugali irabazita. Beste bi partida geratzen zaizkio; bihar, larunbata, Frantziaren aurka, talde gogorra eta joan den asteburuko SainT-Étienne Txapelketaren errebantxaren bila aterako dena. Eta datorren asteko astelehenean, Poloniaren aurka. Partida horiek TVEko Teledeporte katean jarraitu ahal izango ditugu.

Sailkapen faseko egunak eta taldeak - EHF EURO 2024

  • 2024/11/28 - 18:00 | Espainia 30:24 Portugal
  • 2024/11/30 - 18:00 | Frantzia -: - Espainia
  • 2024/12/02 - 18:00 | Polonia -: - Espainia

Donostiako Bera Berako eskuin muturra

Anne Erauskin gaztea Bera Bera taldeko jokalaria da, Donostiakoa, Imanol Alvarez Arruti ermuarrak entrenatzen du eta emakumezkoen Ohorezko Mailan jokatzen du. Ezkerra da eta eskuineko muturrean jokatzen du. Espainiako Liga eta Nazioarteko Junior txapelduna da Gerlariekin. Gaur egun selekzio absolutuarekin jokatzen ari da eta bost gol sartu ditu elastiko gorriarekin. Annek 2024ko urriaren 24an egin zuen debuta ‘Guerreras’ taldearekin, Suediaren aurkako norgehiagoka bikoitzean, eta 2024ko Europako Txapelketa prestatzekoetann parte hartu du.

Junior eta gazte mailan ere internazionala izan zen selekzioarekin, 39 partida jokatuz eta 39 gol sartuz. Errotabarri E.K.En hezi eta hazi zen; 2018an Barakaldoko Zuazok fitxatu zuen eta 2022tik Bera Berako jokalaria da.

Erauskin emakumezkoen eskubaloi selekzio absolutura iristen den bigarren ermuarra da, urte batzuk lehenago Matxalen Ziarsolo Areitioaurtenak egin zuen bidetik jarraiki.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
02.07.25
Dokumentazio Unitate Mugikorra Ermura itzuliko da irailaren 16an

Aurretiko hitzorduak gaurtik aurrera har daitezke, dauden 32 plazak bete arte
Imagen
01.07.25
Salabente jaietan egongo asteazkenetik igandera

Jarduera asko izango ditu auzoak, batez ere ostiraletik igandera bitartean
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago