Minbiziaren Aurkako Ermuko Elkarteak egoitza irekiko die herritarrei

07.02.25
Erakundea
Gizartea
Hileko bigarren ostegunean, gaixoei laguntzeko eta informazioa emateko

Minbiziaren Aurkako Ermuko Elkarteak hileroko bigarren ostegunean irekiko du bere egoitza, 17:00etatik 19:00etara, gaixoei eta senideei laguntza eta informazioa emateko. Ekimenaren berri eman dute gaur Milagrosa Gullón Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteko presidenteak, Angela Rabadan herriko elkarteko presidenteak eta Beatriz Gamiz Ermuko alkateak. Herriko elkarteak elkartearen zerbitzuak herritarrengana hurbiltzea eta herrian duen presentzia indartzea du helburu. Beatríz Gamiz alkateak "kolektiboak herrian egiten duen lan garrantzitsua" azpimarratu du.

Milagrosa Gullonek adierazi duenez, "Minbiziaren Aurkako Elkartea lanean ari da gaixotasun honi aurre egin behar ez dion pertsonak bakarrik egon ez dadin. Ermuko irekierarekin herritarrengana gehiago hurbildu nahi dugu zalantzak argitzeko eta laguntzeko informazio gune bat eskaintzeko".

Bestalde, Ángela Rabadánek azaldu duenez, "gaixotasunari, dauden baliabideei edo udalerrian egiten ditugun jarduerei buruzko laguntza edo informazioa behar duten pertsonengandik gertuago egon behar dugu".

Ermuko alkateak elkartearen ahalegina eta dedikazioa eskertu du, eta azpimarratu du "bere lana funtsezkoa dela, ez bakarrik gaixoei laguntzen, baita sentsibilizazioan eta prebentzioan ere, hori funtsezkoa baita komunitate osoaren osasunerako. Udaletik gure babes osoa adierazi nahi dugu eta egiten duten lan nekaezina aintzat hartu eta txalotu".

Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak sentsibilizazio-jarduerak, prebentzio- eta laguntza-kanpainak eta pazienteei eta senideei zuzendutako ekimenak antolatzen ditu. Komunitatearekin duen konpromisoaren adibide da hileroko irekiera berri hau.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin