Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

14.06.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan

Mugartea elkarteak Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren hogeita hamargarren edizioa aurkeztu du. Lehiaketa igande honetan izango da, ekainaren 16an, eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute.

Izen-ematea igande goizean bertan egingo da, 09:00etatik 11:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Ekitaldi horretan, aurkeztu beharreko obrak margotuko diren oihalak zigilatuko dira. Lehiaketaren gaia Ermuko hirigunea izango da beste behin, eta teknika librea izango da.

Lehiaketa 14:00etan amaituko da, eta parte hartzen duten obra guztiak Lobiano Kultur Gunean entregatu beharko dira. Epaimahai kualifikatu batek erabakiko du zeintzuk diren obrarik onenak, eta erabakia egun berean jakinaraziko da, 17:00etan. Ekitaldi berean, helduentzako 6 diru-sari banatuko dira eta 8 sari, haur kategorian, pintura materialez osatuak. Sariak honako hauek izango dira:

Helduak:

  • 1. saria: 1.000 euro
  • 2. saria: 450 euro
  • 3. saria: 300 euro
  • 160 eurotan baloratutako akzesit bat
  • Herriko 1. saria: 250 euro
  • Herriko 2. saria: 120 euro

Haurrak:

  • Pintura materialez osatutako 8 lote

Saritutako lanak Mugartea kolektiboaren jabetzakoak izango dira. Irabazleak lana sinatzera behartuta daude saria jasotzean, eta gainerako mihiseak epaia eman eta ordubetera jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin