NANa, pasaportea edo ziurtagiri digitala tramitatu edo berritu ahal izango dugu Ermuan bertan

27.03.25
Erakundea
Gizartea
Apirilaren 8tik aurrera, Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa aldiro etorriko da gure herrira

Polizia Nazionalak Dokumentazio Bulego Mugikor bat ekarriko du Ermura noizean behin -zehazteke eskariaren arabera-, eta bertan hainbat izapide dokumental egin ahal izango ditugu, Bilboko zentralera edo beste herri batzuetako unitateetara joan beharrik izan gabe. Ermuko Udalak zerbitzua eskatu du Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzaren bitartez eta horrek onartu, erabakia aurrerapauso handia izango da zerbitzu publikoak herritarrengana hurbiltzeko udal estrategian.

Apirilaren 8tik aurrera, aldizka Dokumentazio Mugikorraren Bulegoa Ermura etorriko da NANak eta pasaporteak egin eta berritzeko, herritarrek kudeaketa horretarako kanpora joan beharrik izan ez dezaten. Bulegoak makina espezifiko bat izango du NANean txertatutako ziurtagiri digitala ere berritzeko. Ziurtagiria eguneratzeko, ez dugu aurretiko hitzordurik hartu behar. Ziurtagiri hori aktibo eta indarrean edukitzeak erraztu egingo digu administrazioarekin izapide elektronikoak kudeatzea.

Zerbitzu hau erabiltzeko, hitzordua eskatu beharko dugu Abiapuntu udal bulegoan, aurrez aurre edo 943 179142 telefonora deituta. Unitate mugikorra 9: 00etatik 13:00etara egongo da Orbe kardinalaren plazan.

Beatriz Gamiz Ermuko alkateak baliabidearen garrantzia azpimarratu du: "funtsezko zerbitzuak Ermura hurbiltzea eta gure herritarren bizi-kalitatea hobetzea ezinbestekoa dela uste dugu. Bulego horrek joan-etorriak saihestuko ditu eta orain arte udalerritik irtetea eskatzen zuten izapideak erraztuko ditu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Polizia Nazionalari eta Gobernuaren Ordezkaritzari hori posible egiteko emandako laguntzagatik".

Zerbitzu honen etorrerak izapide administratiboetarako sarbide hobea eta Ermuko pertsona guztientzako arreta hurbilagoa, arinagoa eta eraginkorragoa bermatuko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du