‘Naturarekin jolasean’, liburutegiaren haurrentzako tailer berria

15.04.26
Udal Liburutegia
Gizartea
Lau saio izango ditu eta 2019 eta 2020an jaiotako haurrentzat da

Liburutegiak "Naturarekin jolasean" haurrentzako tailerra antolatu eta izena emateko epea zabaldu du. Partehartzaileek naturak udaberrian eskaintzen dizkigun baliabide zoragarriak erabiltzeko hainbat modu ikasiz gozatu ahal izango dute.

Jarduera honen ardatza naturako elementuak erabilita objetuak sortzea izango da. Mozorro edo aurpegia estaltzeko maskara zuhaitz-hostoekin egitea, hostoez markoa egitea eta loreekin kolonia ura edo ametsetako lurrina burkorako prestatzea, eta kandelak erle-argizariarekin. Saio bakoitzean lan bat egingo da.

Naturarekin, faunarekin eta florarekin kontaktu erregularra izateak mesede egiten die haurren osasunari, afektibitateari, sormenari eta ongizateari. Hain azkar bizi gara, ezen ia ez baitugu astirik naturara hurbiltzeko. Naturarekin erlazionatzea estimulu kognitibo eta psikomotor handia da, eta, beraz, tailer honen helburua naturara zentzumenez hurbiltzea da, 5 zentzumenak estimulatuz: ikusmena, usaimena, ukimena, dastamena eta entzumena.

2019an eta 2020an jaiotako haurrei zuzendutako lau saio izango dira, euskaraz. Astearteetan izango dira, 17:30etik 18:30era, liburutegiko hirugarren solairuan. Datak apirilaren 28a eta maiatzaren 5, 12 eta 19a izango dira.

Plazak mugatuak dira eta izena apirilaren 23ra arte eman daiteke agiri honen bidez: https://forms.office.com/e/vL5GeDsd2D.

Plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutako-en zerrenda udalaren webguneko iragarki-taulan argitaratuko da apirilaren 24an, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.

Plaza lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute.

Bi saioetara kale egiteak plaza galtzea ekarriko du, itxaron-zerrenda badago. Eta, era berean, liburutegiak antolatutako hurrengo jarduerako izena emanez gero erreserba-zerrendara pasatu beharko da, inskribatutako pertsonak eskainitako plazak baino gehiago badira.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
13.10.26
Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da