NegoziON: negozio bat berme osoz eskualdatzeko edo erosteko ekimen publikoa
Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak eta Foru Aldundiko Enplegu eta Ekintzailetza Agentziak NegoziON ekimenari buruzko informazio-saioa eskainiko dute gure herrian. Ekimenak Ermuko udal honen eta Merkatari eta Ostalarien Elkartearen (EMOEren) laguntza du. Saioa azaroaren 27an izango da, goizeko 9etan, Izarra Centreko laugarren solairuan. Bertan, DEMAko eta Enpleguko eta Ekintzailetzako Foru Agentziako teknikariek informazioa emango digute eta izan ditzakegun zalantzak argituko dizkigute. Parte hartu nahi dutenek, bai eskualdatu nahi duten negozioaren titular, bai bat erosi nahi dutenek, izena emateko galdetegia bete beharko dute.
Negozio edo enpresa baten etorkizuna arriskuan egon daiteke hainbat arrazoi direla medio: ordezkorik eza, titularraren erretiroa, gaixotasuna, eta abar. Ekintzaileen ekimen eta negozioak gal ez daitezen eta jarraitutasuna izan dezaten, Aldundiak negozioen enpresa-transmisiorako programa du. Ekimen berritzailea da, negozioari balioa ematen diona eta hura erosi nahi duten pertsona potentzialekin konektatzen duena.
NegoziONek abantaila nagusi hauek ditu negozioa eskualdatzea pentsatzen ari diren pertsonentzat:
- Ikuspen osoa zure enpresarentzat
- Harreman zuzena balizko erosleekin
- Prozesu osoan laguntzea
- Metodologia profesionala eta pertsonalizatua
- %100ean diruz lagundua
Funtzionamenduan dagoen negozio bat erosi nahi dutenentzat, NegoziON enpresak errelebo bila dabiltzan enpresa aktiboak jartzen ditu bere eskura. Programaren onurak hauek dira:
- Jarduera berehala hastea
- Funtzionamenduan dagoen negozio bat eskuratzearen arriskua murriztea
- Bezeroen konfiantzari eustea, ezarritako negozioa baita
- Zure negozio berrian laguntzeko laguntza pertsonalizatua izatea
- 20.000 eurorainoko dirulaguntza izatea negozioa erosteko
Programa hau negozio bat hasi nahi duten Bizkaiko lurralde historikoan erroldatutako pertsonei zuzenduta dago. Eskualdatzen diren eta NegoziON programaren erakusleihoan iragartzen diren negozioetarako sarbidea eskaintzen du, bilaketa antolatuak eta laguntza teknikoarekin, ekintzaileari eskualdatu beharreko proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa aztertzeko.
Nola funtzionatzen duen
Eskualdatu nahi duten pertsonek NegoziOnen erakusleiho birtualean erregistratzen eta argitaratzen dute beren negozioa, ekintzaile izan daitezkeenek kontsulta dezaten.
Norbaitek erakusleiho birtualean sustatutako negozioetako baten inguruan interesa agertzen badu, horri buruzko informazio gehiago eska dezake. Une horretan, Dema harremanetan jarriko berarekin, eskatutako informazioa zabaltzeko, erosteko aukerari buruz aholkatzeko eta prozesu horretan laguntzeko.