-Neguko liburua- lehiaketan lau irakurle berri saritu dira

05.03.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak antolatzen duen “Neguko liburua” izeneko lehiaketak, sarituen zerrenda berri bat utzi digu. Otsaila amaitzearekin batera, itxi da lehiaketan parte hartzeko epea. Parte hartu dutenen artea zozketa egin eta saridun suertatu diren lau erabiltzaileen zerrenda utzi digute. Jarduera honen bidez liburutegiak irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide du, irakurzaletasuna bera ere sustatzeaz gain.

Lehiaketara hirurogeita hamaika (71) pertsona aurkeztu dira eta, horietatik, hogeita bi (22) hamalau urtera bitarteko gaztetxoak izan dira. Parte hartzaileen artean emakumeak nagusi izan dira, berrogeita zazpi (47) kidekin eta, aldiz, parte hartu duten gizonezkoek, bakarrik hogeita lau (24) izanik.

Neguko gidak proposatutako liburuen artetik helduentzat eta erdararaz idatzitakoetatik botu gehien jaso duena Kate Jacobsek idatzitako ‘El club de los viernes’ izan da. Euskaraz idatzitakoen artean, Edorta Jimenezen ‘Ispiluaren kalteak’. Haur eta gazteen atalean, botorik gehiena lortu duen proposamena erdaraz Catherine Clementen “El segundo viaje de Teo” izanda, eta euskaraz berriz, Joxe Antonio Ormazabalen “Margolin”. Dena den, gidatik kanpo proposatutakoenen artean, John Boynek idatzitako “El niño con el pijama de rayas” izan da gustukoena.

Azken larunbat goizean egin zen liburu eta martxoko antzerki emanaldietarako sarreren zozketa partaide guztien artean. Saridunak, ondoko hauek dira: Jose Luis de Marcos, Raquel Bolibar, Lydia Gonzalez eta Imanol Bello.

Argazkian Imanol Bello mutiko gaztea ikus dezakegu bere oparia jaso ondoren. Argazkian Jose Luis De Marcos ikus dezakegu bere oparia jaso ondoren. Argazkian Lydia Gonzalez neskatila gaztea ikus dezakegu bere oparia jaso ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat