‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia
Ermuko Liburutegiak “Nire liburutegia, zure liburutegia” proiektuarekin bat egingo du otsail honetan. Burjassot-eko Liburutegiak (Valentzia), 41.743 biztanle dituen udalerriak, bultzatutako ekimena da, eta herrialdeko hainbat tokitako liburutegien arteko senidetzea proposatzen du, irakurzaletasuna, kultur trukea eta komunitateen arteko elkar ezagutza sustatzeko helburuarekin. Proposamenak beste liburutegi batzuk nolakoak diren, nortzuk diren erabiltzaileak, zein liburu gomendatzen dituzten eta haiek zein tokiko berezitasun kultural dituzten erakutsi eta ezagutzera gonbidatzen gaituzte. Topaketa birtualen bidez, Zoom, Microsoft Teams edo Skype plataformak erabiliz, udalerri parte-hartzaileek beren liburutegia, ingurunea, interes guneak eta irakurketa gustukoenak aurkezten dituzte, trukerako espazio hurbil eta aberasgarria sortuz.
Programa 2024an hasi zen, Liburutegien Egunaren baitan, Navalmanzanoko Liburutegiarekin (Segovia) lehen senidetzea egin zenean. Esperientzia pilotu horren ondoren, proiektuak hazten jarraitu zuen, lotura berriekin Caudetekoarekin (Albacete); Lanzahitako Udal Liburutegi Publikoarekin (Avila), Cenlleko Udal Liburutegi Publikoarekin (Ourense), eta abar. Orain, otsailean, bidaiak aurrera jarraituko du eta gure liburutegira iritsiko da, haurrei eta beren familiei Burjassoteko Liburutegiko irakurleekin eta erabiltzaileekin tarte berezia partekatzeko aukera eskainiz. Hitzordua otsailaren 5ean izango da, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Udal Liburutegiko lehenengo solairuan eta bertan dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Familiei eta, bereziki, haurrei zuzendutako jarduerak 30 eta 45 minutu bitarteko saioa izango du. Saio horretan, parte-hartzaileek beren burua aurkezten dute, liburutegi eta udalerri bakoitzera bisita birtuala egiten dute, liburuak elkarri gomendatzen dizkiote, ipuin labur edo tokiko istorioren irakurketa partekatzen dute. Jarduera sormenezko proposamen batekin amaitzen da: haurrek gutunak idazteko edo postalak egiteko aukera dute, senidetutako liburutegira bidaltzeko, herri bien arteko lotura sendotuz.
Ermuko Liburutegiak irakurzaletasuna sustatu nahi du, liburutegi berriak ezagutzera eman eta erabiltzaileen ikuspegi kulturala zabaldu nahi su programa honen bidez. Gainera, liburuekiko zaletasuna partekatzen duten lurralde desberdinetako pertsonen arteko loturak ezarri nahi ditu, eta pertsona berriak erakarri, jarduera parte hartzaile, dinamiko eta hurbilaren bidez.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan