‘Número de serie’ film laburra Lobianon aurkeztuko bihar

14.01.26
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Alberto Muñoz-Fonseca ermuarraren azken lana; bihar 19:00etan

Alberto Muñoz-Fonseca (Ermua, 1994) zuzendari eta gidoilariak bere azken lana aurkeztuko du bihar, osteguna, 19:00etan Lobianon. Hemeretzi minutuko film laburra da, ‘Número de serie’ titulua duena. Intrigazko thrillerra da, berak idatzi eta zuzendua. Sarrera doan.

Zineforum-saioa izango da, eta, beraz, proiekzioaren ondoren, bertaratutakoek zuzendariarekin hitz egiteko, galderak egiteko edo beren babesa emateko aukera izango dute; finantzaketa kolektiboari esker (crowfunding-a deritzana) aurrera atera duen proiektu berri honetan.

Sinopsia

Gela batea, bost hiltzaile... eta pertsona ezezaguna, ezer ere ez dakiena. Tentsioa nagusi da. Nor da bera? Zergatik dago bertan?

Gela ilun eta itxia, kuku-erlojua, hori kolore distiratsuz jantzitako soldatapeko bost hiltzaile eta neska bat, han zergatik dagoen ez dakiena. Egoera misteriotsu eta zalantzagarri hori da ‘Número de serie’ lanaren oinarria. Thriller generoari egindako omenaldia da, suspensea eta ziurgabetasuna dituenak elementu nagusi.

Zuzendariari buruz

Ingeles Ikasketetan Gradua ikasi arren, Alberto Muñoz-Fonsecaren pasioa beti izan da zinema. Oso intentsitate eta maitasun bereziarekin bizi izan du beti, ia gaixorik. Horrek argi eta garbi utzi dio zinemaren munduan aritu nahi duela. Zuzendaritza diplomatura egin du Madrilgo ‘Septima Ars’ eskolan eta zuzendaritza masterra ‘Makkers School’ en. Horrekin ofizioa ikasi ahal izan du, eta gehien baloratzen duena bere film laburrak idatzi, zuzendu eta ekoitzi ahal izatea da. Bere karreraren protagonista izan nahi du. ‘Martillo pilón’ izan zen bere lehen film laburra. Zinemaren mundu zailean pausoak emate eta aurrera egiten lagundu diona.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin