Ogia egiten ikasteko haurrentzako tailerra

28.05.24
Udal Liburutegia
Doakoa da, ekainaren 11n egingo eta izena eman behar da, plazak mugatuak baitira

Jardunaldi Gastronomikoen baitan eta Lobiano Elkarte Gastronomikoarekin lankidetzan, udal Liburutegiak ogia egiten ikasteko tailerra antolatu du haurrentzat. Jarduera 2013 eta 2015 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta dago eta Rafa Yebra okin artisauak dinamizatuko du.

Tailerra doakoa izango da eta ekainaren 11n egingo da, asteartea, 18:00etatik 19:00etara, Betiona okindegian, kiroldegiaren ondoan. Plazak mugatuak dira eta izena ekainaren 6ra arte eman daiteke Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidean posta elektronikoz, honako datu hauek emanez: izen-abizenak, Liburutegiko txartel-zenbakia, haurraren jaiotza-data, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.

Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda webgune korporatibo honetako iragarki-taulan argitaratuko da ekainaren 7an, eta posta elektronikoz horren berri jakinaraziko zaie izena eman duten pertsona guztiei.

Jarduera honen helburua da parte hartzen duten haurrei gastronomiaren mundua hurbiltzea, sukaldaritzaz goza dezaten eta modu praktikoan ikas dezaten. Tailerrean ogi bat egingo dute, "Betiona" okindegian hartzitzen geratuko dena. Ogi ale hori hurrengo egunean jaso ahal izango dute, labean erre ondoren.

Osagarri gisa, liburutegiak ogia protagonista duen liburuen gida argitaratu du. Gida honek literaturako liburuki tematikoak, haurrentzako eta helduentzako liburuak biltzen ditu, eta hori webgunean duen espazioaren bidez zabalduko du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik