Olentzero, gure eskutitzen zain
Urtea amaitzeko egun gutxi falta direla, Gabonak ate joka ditugu eta Olentzero eta Mari Domingi laster etorriko dira, ume zein helduoi merezitako oparia edo ikatza ematera. Hori dela eta, aurten ere Euskara Sailak udal liburutegiarekin lankidetzan Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko ekimena abian jarri du. Ekimen horren helburua, tartetxo bat hartu eta dakiguna erabiliz, Olentzero eta Mari Domingiri gutuntxo bat idaztean datza, horretarako parada dago liburutegian, bertara idatzitako gutunak eraman eta han utzi behar direlako.
Ekimenean umeek, gazteek zein helduek har dezakete parte, bakoitzari egokitutako oparitxoa prestatu da eta. Gutunak ekartzeko epea abenduaren 23ra artekoa izango da eta hurrengoan astean, hots, abenduaren 30ean, batutako gutun guztiak, adinka sailkatu eta zozketa egingo da, horrela bada, adin multzo bakoitzeko mahai-jolas bat edo gustuko izango den beste opariren bat jasotzeko aukera izango da. Gainontzeko gutunak zuzenean emango zaizkie Olentzerori eta Mari Domingiri, eurek abenduaren 31an etxez etxe opariak bana ditzaten.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da