Ostiralean 'Lehendakari gaia' antzezpena eskainiko Ermua Antzokian

01.02.23
Ermua Antzokia
Komedia dibertigarria, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Aktoreak Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira, Begoña Bilbaoren zuzentdaritzaz. Antzezpena euskaraz izango da eta hirurogeita hamabost minutu irauten ditu.

Txalo produkzioakLehendakari gaia’ antzezlana dakarkigu Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral iluntzeko zortziak eta erdietan izango da. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros dezakegu Kutxabank entitateren webgunean, bere orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta baita ere ikuskizuna hasi artean takilan bertan. Aktoreak Iker Galartza y Zuhaitz Gurrutxaga  dira, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean. Emanaldiak hirurogei ta hamabost minutu irauten ditu eta euskara hutsean da. ‘Lehendakari gaia’ umorezko komedia da.

Sinopsia

Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko?

Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?

 

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako