Paula Prol ermuarrak "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana aurkeztuko du

02.05.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzak 3, 20:30ean izango da Ermua Antzokian

Ermua Antzokiak Paula Prol ermuarrak idatzi eta zuzendutako Mi madre también quiso ser pez antzezlana eskainiko du ostiral honetan.

Antzezlanak Paula Prol berak eta Maialen Marín durangarrak antzeztutako bi lagun ditu protagonista. Horietako bat ama izan berri da, eta bere lagunaren lehen bisita jaso du, haur jaioberriari besoetan eusten dion bitartean. Ba al dago haurrak mundura ekartzea baino gauza itxaropentsuagorik? Samurtasunetik, nostalgiatik, gogaitasunetik, festatik eta basakeriatik abiatutako bidaia izango da hau. Ama izateko edo ez izateko gatazkaren bidez kontatzen den itxaropenaren aldarrikapena, galzorian dugun mundu honetan. Oraina, etorkizuna eta nekea gora-behera, gure gogoz kontra, aurrera jarraitzeko itxaropena.

Mi madre también quiso ser pez lanak Paula Prolen Arte Dramatikoko Goi Mailako Ikasketetako Gradu Amaierako Lanean du jatorria. Mendebaldeko amatasunaren, gaur egungo jaiotza-tasa baxuaren eta gaur egungo antzerki testualaren inguruko ikerketa baten emaitza gisa sortu du ermuarrak obra hau, eta 2022an antzeztu zen lehen aldiz Ermua Antzokian. Orain taularatuko den produktuak, ordea, ez du zerikusi handirik antzezpen harekin; izan ere, komedia dramatiko bihurtu da, musikarekin eta publikoarekin zuzeneko interakzioekin. Paula Prol eta Maialen Marín aktoreek Albar Cirarda zuzendari laguntzailea ere izango dute alboan.

Emanaldia ostiral honetan izango da, maiatzaren 3an, 20:30etatik aurrera, Ermua Antzokian. Sarrerak 8 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira