Poesia tailerrak errezitaldi musikadunarekin aurtengo edizioari amaiera emango dio
Udal liburutegiak poesia eta musika errezitaldia antolatu du aurtengo poesia Tailerrari amaiera emateko. Larunbatean -maiatzak 23an- 18:00etan egingo da, Martxoak 8 plazan. Euria egiten badu, ekitaldia elizako arkupetan egingo da. Maite Lorenzo aktoreak zuzenduriko tailer honek sorkuntza poetikoa aztertzeko aukera eman die parte-hartzaileei. Larunbatean, urte zehar ikasitakoa partekatu eta erakutsi ahal izango dute.
Emanaldiari jarri zaion izenburua "Semillas de voz" da eta Blanca Sarasua, Teresa Cervantes, Federico García Lorca eta Miguel Hernándezen testuak irakurriko dituzte, Maite Lorenzok berak eta tailerrean parte hartu dutenek. Horrez gain, mikrofonoa irekita egongo da, beren irakurgaiak partekatu nahi dituzten pertsona guztientzat.
Alberto Egiak, errezitaldi poetikoetan ibilbide luzea duen pianistak eta ‘El Pacto’ taldeko kideak, irakurketei musika jarriko die, poesia eta melodia uztartzean sortzen den giro paregabea eskaintzeko.
Udal Liburutegiak jardunaldi ireki eta parte-hartzailera bertaratzeko, poesiaz gozatzeko eta tailerraren sormena ezagutzeko deia egiten die ermuarroi.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da