Richard Gere eta Uma Thurmanen "Oh, Canada" protagonista asteko zine egitarauan

Zinez beteriko urtea hasi berri da Ermua Antzokian. Gabon jaien ostean, lau pelikula berriz gozatzeko aukera izango dugu datozen egunetan, ostegunetik astelehenera bitartean. Zineklub saioarekin hasiko da egitaraua, ostegun honetan, Bird drama britainiarraren eskutik. Andrea Arnoldek zuzendutako lanak Nykiya Adams eta Barry Keoghan ditu protagonista. 12 urteko Bailey Bug aitarekin eta Hunter anaiarekin bizi da Kent iparraldeko etxe okupatu batean. Bug-ek ez du denbora asko bere seme-alabentzat eta Bailey, pubertarora hurbiltzen dena, arreta eta abentura bila dabil bere kasa. Bird 20:30etik aurrera izango da ikusgai jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertziala larunbatean 19:30ean hasiko da Oh, Canada filmaren lehenengo emisioarekin. Paul Schraderrek zuzendutako drama Russell Banksen Foregone eleberrian oinarritua dago, eta Richard Gere, Uma Thurman, Michael Imperioli, Jacob Elordi eta Kristine Froseth ditu protagonista. Heriotzaren atarian dagoen idazle oinazetu baten bizitzan sakontzen du filmak. Kanadako dokumentalista ospetsu bat, bere ikasle ohietako bati azken elkarrizketa bat ematen diona bere bizitzari buruzko egia osoa kontatzeko. Emaztearen aurrean filmatutako aitorpen bat. Oh, Canada astelehenean ere ikusi ahal izango da 20:30ean.
Asteko bigarren zinta komertziala Al otro barrio izango da, Mar Olidek zuzendutako eta Quim Gutierrez, Sara Sálamo eta María de Natik antzeztutako komedia. Ogasuna engainatzen saiatzea aukera tentagarriegia izan da Andresentzat, baina ez zuen espero azkenean harrapatuko zutenik. Eta horixe gertatu zaio. Gainera erori zaion isun milioidunaz gain, orain bere bulegoak Los Caños auzora eraman behar ditu, hiriburuko bazterreko auzora, edo hori iruditzen zaio berari. Baina Andresek bere egoitza han edukitzeagatik ematen zion dirulaguntza mamitsuaz baliatzen ari zen, eta ez zuen inoiz auzoan oinik jarri. Gogoz kontra, bera eta bere langileak Los Cañosera joaten dira eta hura ez da espero zuten bezain txarra... Okerragoa da. Al otro barrio larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.
Haurrentzako zinemari dagokionez, igandean 17:00etan Sonic 3 eskainiko da, bideojokoen saga ospetsuko atal berri bat. Sonic, Knuckles eta Tails elkartu dira aurkari berri eta boteretsu bati aurre egiteko, Shadow, bilau misteriotsu bat, zeinaren botereak ez baitu antzik gure heroiek orain arte ezagutu dutenarekin. Sonic Taldeak Shadow geldiarazteko eta planeta babesteko itxaropenarekin aliantza ezohikoa egin beharko du, bere ahalmenak zentzu guztietan gaindituta.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira