Rocio Ama Birjinaren omenez Erromeria ospatuko du Andaluziako Zentroak asteburuan

20.06.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
San Pelaio plazan eta Betiondon izango dira jarduerak gaur eta bihar

Ermuko Andaluziako Kultur Etxeak Rocioko Ama Birjinaren omenezko erromeria ospatuko du asteburu honetan. Egitaraua gaur ostirala, ekainak 20, arratsaldeko 19:00etan hasiko da San Pelaio parkean pintxopotearekin. 19:15ean dantza eta kantu emanaldiak hasiko dira: "Aire Andaluz", "Voces del pueblo" eta ‘Eva dantza akademia’ taldeak jardungo dute. Jardunaldia 22:00etan amaituko da, Ama Birjinari harrera eginez eta Salbea kantatuz.

Biharko larunbatean, 10:00etatik aurrera, Zentroko kideek Ermuko kaleak zeharkatuko dituzte Rocioko Ama Birjinaren irudiarekin, Diputazio kalean duten Andaluziako Zentroaren egoitzatik abiatuta Betiondoraino. Eguerdian, meza ospatuko da Barakaldoko "Axaerquía" abesbatzarekin. 13:00etan dantza erakustaldia izango da Barakaldoko "Malaka" taldearekin, eta 14:00etan, bertaratutako guztiek bazkari bat egingo dute.

Bazkalostea egin ondoren, 18:00etan, sevillanak dantzatzeko musika izango da. Jaia Ama Birjina Andaluziako zentrora bueltatzean amaituko da.

Programak Ermuko Udalaren eta Andaluziako Juntaren laguntza du. Azpian, edizioaren kartela utziko dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin