'Santixau' jai nagusiek esku pilotako bi jaialdi iragartzen dituzte

Uztailaren 25erako sarrerak jada salgai daude online 15€tan
07.07.23
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Utzailak 25ean profesionalen artekoak lau t'erdian eta binaka eta, uztailak 26an afizionatu mailakoak binaka emakume eta gizonezkoen artean

"Santixau" herriko jai nagusiek esku pilotako bi jaialdi iragartzen dituzte egitarauan, Aspe enpresaren eta bertako Pilota Elkartearen artean antolatuak. Uztailaren 25ean eta 26an egingo dira jaialdi horiek, hurrenez hurren. Lehenengo egunean, kategoria profesionaleko bi partida ikusgai izango ditugu, formatu desberdinetan. Aritzmendi pilotaleku estaliak, arratsaldeko 5etatik aurrera, Victor vs Expositoren arteko buruz burukoa hartuko du, lau t 'erdian.

Ondoren, partida nagusian Elezcano-Vicuña vs Zabala-Tolosa bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Sarrerek 15€ balio dute harmailetan zein kantxan jarri eta gozatu ahal izateko, eta dagoeneko online eros daitezke Aspepelotaren webgunearen bidez, beste 1 €barne, kudeaketa-gastuengatik. Baita egun horretan bertan leihatilan ere, eskuragarri geratzen direnekin.

Uztailaren 26an, Santa Ana egunean, jaialdiak eszenatokia, maila eta ordua aldatuko ditu. Partidak Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan izango dira, afizionatu mailako bikoteen artean eta arratsaldeko 6etatik aurrera. Jaialdia emakumeek irekiko dute, oraindik zehazteke dagoen binakako partidu batekin. Ondoren, gizonezkoen arteko bigarren partida jokatuko da, horretan Ander Etxaniz-Endika Uriondo vs Ander Murua-Aratz Irazustabarrena nor baino nor arituko direlarik.

Dokumentuak

Programa Santiagos Ermua 2023.pdf

Programa de actividades de las fiestas patronales Ermua, 'Santiagos 2023'|ko Santixauen, Ermu jai nagusien, jarduera egitaraua

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei

Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira
Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili