Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Ermua Kirolak ezagutarazi duenez igande arratsaldetik datorren asteko asteazkenera bitartean igerileku txikia, spa gunea, lurrun-bainua eta sauna zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Hortaz, esan bezala igerileku txikia otsailaren 15ean itxi ostean 18ko asteartera bitartean ezin izango da erabili.
Gorabeherarik izan ezean eta garbiketa eta mantenu lanak egin ondoren eta ontzia berriz uraz betetakoan, zerbitzua berrirekiko da, otsailaren 18ko asteazkenean.
Kirol arduradunek zerbitzuaren geldialdiak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu digu erabiltzaile eta bazkideoi. Nahitaezkoa da zerbitzua eta erabilera etetea, araudiak ahal aginduta igerilekua eta gunea urtean birritan garbitu behar delako.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira