STEAM Euskadi 2022 zigilua jaso dute hiru udal-ekimenek

20.04.23
Logos de los organizadores de la convocatoria
Erakundea
Ekonomi Sustapena
‘STEAM zaletasunak','Ermua Global Futurizer' eta ‘Ermua Digital City’ izenez ezagutzen dira, gazteentzako hezkuntza-jarduerak horiek

Aipaturiko jarduera eta tailer horiek zigilua jaso dute deialdiaren hirugarren edizioan, Garapen Ekonomikoaren arloak hirugarren atalean erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAMen hezkuntza-ekimenetarako deialdira aurkeztu ondoren.

STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko ebaluazio-taldeak, Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutakoak, aurkeztutako 126 hautagaitzak baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideetan oinarrituta.

Prozesu hori amaitu eta balorazio positiboa egin ondoren, adierazi du deskribatutako udal-ekimenek STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko eskatutako baldintzak gainditu dituztela. Eta bereizgarri hori esleitu zaigula.

Aitorpen hau STEAM hezkuntza proiektuak garatzen dituzten erakundeei zuzenduta dago bereziki (zientzia/science, teknologia/technology, ingeniaritza/engineering, arte/art eta matematika/maths ingelesezko akronimoa). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen du, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, STEAM hezkuntza sustatzeko aitorpen horren deialdiren kudeatzaileak.

STEAM Euskadi Sariak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren parte dira.

Hemendik aurrera, gure udalak STEAM Euskadi zigilua erabili ahal izango du arlo honetan antolatzen dituen komunikazio edo zabalkunde jardueretan nahiz horien agirietan.

 

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin