Talde sozialistak eta nazionalistak osatu dute gobernu-taldea

02.08.23
Imagen
Los/as concejales/as reunidos/as el 18 de julio
Erakundea
PSE-EE-PSOEk eta EAJ-PNVk erkidegoan sinatutako itunean oinarrituta, 2023-2027 agintaldirako alor eta zinegotzigoen ardura hartu dute gain

Ermuko Udalbatzak bere egitura politikoa formalizatu zuen azken osoko bilkuran -uztailaren 18an-. Bertan, bost udal talde politiko egongo direla jasotzen duen Dekretuaren berri eman zen: Euskal Sozialistak, sei kidez osatua (bozeramailea Beatriz Gamiz izango da); EH Bildu Ermua, lau kiderekin (bozeramailea Paul Yarza izango da); EAJ-PNV, hiru kiderekin (bozeramailea Jol Gisasola izango da); Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Alianza Verde, bi kiderekin (bozeramailea Julen Dominguez izango da); eta bosgarrena eta azkena, Alderdi Popularra, bi ordezkarirekin (bozeramailea F. Javier Sánchez izango da).

Era berean, alkateordeak izendatu eta Tokiko Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotziak izendatzen zituen alkatetza-erabakiaren berri eman zen. Alkateordeak bost dira; PSE-EE/PSOEren hiru eta EAJ-PNVren bi zinegotzi. Lehen alkateordea Beatriz Gámiz da; bigarrena Harri Araiztegi; hirugarrena Rosa Mª Cíd, laugarrena José M. López eta bosgarrena Mikel Cantero.

Halaber, alkateordeen eta zinegotzi delegatuen izendapenen berri ere eman zen. Beatriz Gamizek kudeatuko ditu Hezkuntza, Kultura, Gazteria, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zerbitzua eta Erretiratuen Etxea. Harri Araiztegik kudeatuko ditu Immigrazio eta Nazioarteko Lankidetza programak, euskara sustatzeko programa eta Udal Euskaltegi Fundazioaren presidenteordea izango da. Rosa Maria Cidek kudeatuko ditu Zerbitzu Teknikoak eta Obretako lan-taldea, baita merkataritza eta kontsumo programak ere. Bere taldekide José Manuel Lópezek Enplegua Sustatzeko, Orientaziorako, Prestakuntzarako eta Enplegu Planetarako unitateak izango ditu, baita Gorabide eta Bidari elkarteen aurreko ordezkaritza ere.

EAJko zinegotzi Mikel Canterok kudeatuko ditu Gizarte Zerbitzuak –erretiratuen azpiprograma eta osasunaren babesekoa izan ezik–, Ingurumenaren kudeaketa eta Herritarren Segurtasunaren alorra. Ricardo Martínek bere gain hartzen ditu Herritarren Arreta eta administrazio elektronikoa, parte-hartzea, gardentasuna eta kalitatea. Baita osasun publikoa babesteko kudeaketa programa ere. Miguel Ledesmak kudeatuko ditu Kirolak eta Jol Gisasolak bizikidetza sustatzeko programak, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta ikastetxeen funtzionamendua.

Alkateak bere gain hartu ditu zerbitzu orokorren eta gobernu irekiaren, kontu-hartzailetzaren, idazkaritzaren, diruzaintzaren eta diru-bilketaren, aholkularitza juridikoaren, ondarearen, pertsonen kudeaketaren eta teknologiaren eskumenak. Baita Hirigintza eta Garapen Ekonomikoa ere.

Azkenik, alkatetzaren ebazpenen berri hartzeko atal honetan antolaketa-mailak eta -printzipioak finkatzen dituen antolaketa-egituraren berri eman zen, organigrama orokorra barne.

 

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere