Taupada dantza eskolako taldeen erakustaldiak

04.06.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ostiralean Ermua Antzokian, gazteak 19:30etan eta helduak 21:30etan

Taupada Dantza Eskola-Estudioak eta bere ikasleek bi emanaldi eskainiko dituzte ostiral honetan Ermua Antzokian. "Taupa dance" tituluko erakustaldiak bi izango dira: lehena, haur eta gazteena, 19:30ean, eta, bigarrena, adinez nagusiak diren taldeena, 21:30ean. Bietan, dantzari taldeek denboraldian zehar prestatu dituzten konposizio eta koreografiak taularatuko dituzte.

Sarrera librea eta doakoa da, lekua bete arte.

Dantza atsegin baduzu, edozein modalitatetan -garaikidea, modernoa, hiritarra, komertziala edo jazza-, zatoz musikaz, erritmoaz eta mugimendu koordinatuez gozatzera. Dantzan dena landuta dago: pausoak, gorputzaren jarrera eta koordinazioa esaterako, konposizio plastikoa eta estetikoa lortzeko xedez. Zatoz eta gozatu!

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin