The Hoodoo Doctors taldearen blues gordin eta benetakoa entzungai Lobiano Kulturgunean
‘The Hoodoo Doctors' taldeak kontzertua emango du datorren larunbatean Lobiano Kultur Gunean, 20:00etatik aurrera. Blues gordina eta errokoa gustatzen bazaizu, Ermuan duzu zuzenean ikusteko aukera duzu sentimenduz beteriko taldea hau. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik erosi ahal izango dugu Lobianon edo Kutxabanken atarian eta entitatearen kutxazain-sarean.
‘The Hoodoo Doctors’ tadeko kide dira David Sánchez: ahotza eta armonika, Sergi Escriu, gitarra; Oscar Rabadán, gitarra eta Oscar Hita, bateria. Taldea laukote elektriko indartsua da, eta blues gordin eta sustraidunaren aldeko apustua egiten du. 'The Hoodoo Doctors' Mississippiko deltaren musikari egindako omenaldi bat da. Errepertorioa Hoodoo gaiari hartua da, urteetan zehar afroamerikar herriaren nortasunaren ikur izan ziren praktika magikoei buruzkoa: soinu horrek arbasoen garbitasuna bilatzen du.
Generoaren amorratuez eta musikari bikainez osatutako laukote honek zuzeneko sendoa du, eta kontzertu guztietan bluesaren tradizioaren onena zehaztasun handiz berrikusten eta eguneratzen dute, juke joint estatubatuar mitiko haien atmosferan eta giroan murgilduz, larre dendetan alegia.
Lotutako albisteak
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko
Ostiral honetan, 20:30etan. Sarrerak 10€
Programazioa osatzen dute ‘El hombre memguante' eta ‘La bicicleta de Bartali' filmek