TicketBAI eta BATUZeko jardunbide egokiei buruzko jardunaldia ETEentzako eta autonomoentzako
Fakturazioa digitalizatzera eta TicketBAI eta BATUZ araudia betetzera bideratutako jardunbide egokien jardunaldia hartuko du Izarra Centre eraikinak datorren maiatzean.
Ekimen honen helburua ostalaritza, merkataritza, aholkularitzak, negozio txikiak eta langile autonomoak araudi berrietara nola egokitzen ari diren ezagutzea da. Kasu praktikoen bidez, sektore horiei eskatzen zaizkien fakturazio-zereginak bideratu eta erraztu nahi dira. Era berean, eraldaketa digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu nahi dira, metodologia arrakastatsuak eta teknologia horiek enpresen lehiakortasunari egiten dioten ekarpena aztertuz.
Jardunaldia maiatzaren 31n izango da, 09:00etatik 10:00etara, Izarra Centren. Ekimenean parte hartu nahi dutenek doan eman dezakete izena esteka honen bidez: https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=D9SG8v3UdkOhJITVFQGh2ZGn2WCUGoZKtnYbre9dolFUN0VYNzMwSVdST1NCVE5CSDVCRE9HWlFIQy4u
Lotutako albisteak
Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik