‘Top Gun: Maverick’ filmak hasiera emango dio udako eta kaleko zine zikloari

01.08.23
Imagen
El piloto en el aire con varios cazas a su espalda
Kultura eta Gazteria
Bihar asteartea Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera

‘Top Gun: Maverick’ filmak irekiko du bihar Ermuko udako zine eskaintza. Udal kultura sailak programatu duen zortzi ekoizpeneko zikloaren lehen proiekzioa izango da. Izenburu berriak edo nobedadeak izango ditu, genero askotakoak, gaztelaniaz eta euskaraz, eta adin eta gustu guztietarako. Proiekzioak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, aire zabalean eta doan, gaueko 10etatik aurrera. Euria eginez gero, Santiago parrokia-elizako arkupeetan egingo da saioa.

'Top Gun: Maverick' 2022an estreinatu zen; Joseph Kosinskik zuzendu zuen eta 131 minutuko ekoizpen iparramerikarra da. Aktoreen artean Miles Teller, Jennifer Connelly, Jon Hamm, Glen Powell, Ed Harris edo Val Kilmer eta Mónica Barbaro daude. Tom Cruise indartu egin da frankizietan, eta "Top Gun: Maverick" filmean "Misión imposible" sagan aplikatu zuen printzipioa errepikatzen du: biziagoa, ikusgarriagoa, are zailagoa. Eta lortzen du; emozioa eta benetako zinema, bikoitzik gabe.

Sinospsia

‘Top Gun: Maverick’ek teknologia eta gizakia aurrez aurre jartzen ditu: heroi analogikoak aro digitalean eta, zailtasunak zailtasun, sekuela berri honetan ohiko talde hori garaile ateratzen da berriro. Ed Harrisen pertsonaiak Pete Mitchelli ohartarazten dio dron aparailuak noizbait giza pilotuak ordezkatuko dituztela, eta Cruisek erantzuten du "une hori ez dela oraindik iritsi".

Armadako hegazkinlaririk onenetako baten zerbitzuan hogeita hamar urte baino gehiago eman ondoren, Pete "Mavericks" Mitchel (Tom Cruise) beti egon nahi izan zuen lekuan dago: probak egiteko pilotu ausart gisa mugak gaindituz eta mailaz igotzea saihestuz, ez baitzion hegan egiten utziko eta lurrean lanean jarriko. Top Gun akademiara bidaltzen dutenean eliteko pilotuak trebatzeko lurralde etsaian misio arriskutsu bat egiteko, Maverick Bradley Bradshaw teniente gaztearekin aurkitzen da, ‘Goose’ bere lagun zenaren semearekin.

Hurrengo proiekzioa datorren astelehenean izango da, abuztuak 7, eta horretan ‘Minions: el origen del Gru’ titulua ikusi ahal izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan