Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

16.04.24
Imagen
Abisuak eta matxurak
Ekonomia eta Ogasuna
Kontu-hartzailetza
Gizartea
Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea

Udal Diru-bilketa Zerbitzuak bihar, apirilaren 17an, irekiko du Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ) ordaintzeko borondatezko epea. Hilabetez egongo da zabalik, maiatzaren 17ko ostiralera bitartean.

Ermuko ibilgailuen erroldan 8.258 ibilgailu motordun daude, eta horien jabe guztiek ordaindu behar dute zerga hau. Ibilgailuen jabe diren 5.607 titularrek ordainagiria helbideratuta dute; beraz, %4ko hobari edo deskontua izango dute erreziboan. Pertsona horiek apirilaren 22an jasoko dute kargua bankuko kontuetan.

Bestalde, ordainagiria helbideratuta ez duten ibilgailuen 2.651 titularrei gutun bat eta dagokion inprimakia bidaliko zaie etxera. Horrela, ordainketa 5 banketxe laguntzaileetako edozeinen leihatilan, kutxazainean edo webgunean egin ahal izango dute: Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, BBVA eta Rural Kutxa. Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez ere ordain daiteke zerga, inprimakietan agertzen diren kodeak erabiliz. Borondatezko epea igarotakoan, maiatzaren 18tik aurrera, ordainagiriak betearazpen-bidez ordaintzea eskatuko da, eta hasierako errekargua %5ekoa izango da. Errekargu hori %20ra arte iritzi daitekeelarik.

TMIZ Udal-titulartasuneko zuzeneko zerga da, nahitaezkoa. Ermuaren kasuan, erakundeak kudeatzen duen zergarik garrantzitsuena da, bai eragiten dien pertsona-bolumenagatik, bai guztizko diru-kopuruagatik. Ekitaldi honetan 932.683,04 euro biltzea aurreikusten da.

Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da, edozein motatakoak eta kategoriatakoak direla ere. 9/2005 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoaren arabera aplikatzen da, eta Ermuko udalerrian aipatutako zergaren ordainarazpena arautzen du, udalerriko 3. Ordenantza Fiskalaren bidez.

Zerga-kuotak ondoren zehazturiko tarifa taulan jasota daude. Taulatan zehazten da ibilgailu bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua ondoren zehazten ditugun faktoreetako baten arabera: potentzia fiskala, plaza kopurua, zama eramateko gaitasuna edo zilindrada.

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute