‘Tuper solidarioaren’ aurtengo edizioa Ermuan izango da

14.03.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Elikagaiak bildu eta Zaporeak elkarteari lagatzeko erronka solidarioa martxoko azken astean izango da

Debabarrena eskualdeko zortzi herrik erronka solidarioaren edizio berri bati ekingo diote, ‘Zaporeak’ GKEarekin elkarlanean, gerratik ihes egin eta Lesbosen (Grezia) kontzentratzen diren errefuxiatuei laguntza humanitarioa emateko. Ekimenak elikagai kopuru handi bat biltzea du helburu, janari horiek Lesbosera bidaltzeko. Lesbos-eko proiektuaren Zaporeak GKEko kideek, sukaldari sustatzaileekin eta Debabarreneko alkate eta zinegotziekin batera aurkeztu dute aurtengo edizioa Ermuan. Gure herria "Tuper solidarioa" ekimenaren egoitza izango da eta martxoaren 29an, larunbata, Orbe Kardinalaren plazan, dilista eltzeak bakailaoarekin eta arroz paellak Lumagorri oilaskoarekin prestatuko dira 5 €ko errazioetan zerbitzatzeko. Bilketa martxoaren 24tik 28ra bitartean egingo da zortzi udalerrietan.

Beatriz Gamiz alkatea izan zen asteazken arratsaldean udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako ekitaldiaren anfitrioia. Aurkezpen horretan izan ziren Eibar, Elgoibar, Mallabia, Deba, Soraluze, Mutriku eta Mendaroko alkate eta zinegotziak. Era berean, Zaporeak elkarteko presidentea, Jesus Jalon, Jesus González ostalaria, Mireia Alonso sukaldaria, besteak beste, laguntzaile eta boluntario gehiagorekin batera.

Udalerri parte-hartzaile bakoitzak jaso beharreko produktu bat dauka esleituta. Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea bilduko dute; Eibarren, pardina dilista; Elgoibarren, pedrosillanoa garbantzu txikia; eta Mallabian eta Mendaron, tutu-makarroia eta Mutrikun, arrain-kontserba. Gure herrian arroz paketeak ohiko lekuetan entregatu ahal izango dira.

Laguntzeko moduak: tuper solidarioa edo zozketarako txartela erosi

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, larunbatean, hilak 29, Tupper Solidarioa egingo da Ermuko Orbe plazan, 14:00etatik aurrera. Ekitaldi honetan, 5 euroren truke, tupper ontzia erosi ahal izango dugu; erdia Lumagorri oilaskodun arrozarekin etabeste erdia bakailaodun dilistekin, baita fruta pieza bat ere. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz.

Beste aukera bat Sagarra, Casino A. Eibarrés, Salegi, Baratze, Belaustegi, Kontent, Bulebú, Piper, Landa eta Kiska establezimenduetan 10 afari bikoitz zozketatzeko 1 €-ko txartelak erostea da. Hamar (10) artelan, Eibarko Astisten Elkarteak emandakoak. Artisau eta margoen egileak dira Begoña P. Aizpun, Esteban Oroz, Leire Kareaga, Mauri Martín, Elisabeth Eguren, Ángel de la Torre, Esther Galarza, Maite Zanguitu, Marina Barrena eta Yolanda Capelo.

Erronkan bildutako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, eta han babesten dira gerratik ihesi doazen pertsonak. Zaporeak sukaldaritza eta egunero banatzen ditu jaki horiekin prestatutako milaka anoa. Astean milaka litro esne eta kilo fruta emateaz gain, dohaintzen diruarekin bertatik bertara eskuratzen dira.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak