Imagen
Txindurri taldeak 50 urte dantzan daramatzala ospatuko du
05.06.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Asteburu honetan mende erdiko urteurrena ospatuko du egitarau bereziaz
Ermuko ‘Txindurri Txistu eta Dantza taldeak’ asteburu honetan ‘Txindurri Egun’ oso berezia ospatuko du, 50 urteurrena betetzen baitu aurten. Mende erdi betetzea, ibilbide luze eta oparoa da, ospatzeko modukoa zalantzarik gabe. Taldea ilusioz beterik hilabeteak daramatza lanean ospakizun asteburu berezi hau prestatzeko. Egitarau zabala prestatu dute, bihar ostegunez hasiko dena.
Egitaraua
- Ekainak 6, ostirala
- 19:00etan: Patxangoi elektrotxangaren kalejira.
- Ekainak 7, larunbata
- 12:00etan:
- Iruñeko erraldoiak.
- Dantza poteoa.
- Ermua Kantuan.
- 18:00etan: Dantza erakustaldia KUKAI taldearekin.
- 20:00etan: Erromeria Fan&Go taldearekin
- 23:00etan: Opilak Djaren show eta ikuskizuna
- 12:00etan:
- Ekainak 8, igandea
- 11:00etan: Kalejira herrian zehar
- 12:30etan: Dantza erakustaldia San Pelaion.
- 15:00etan: Herri bazkaria plazan
- 17:30etan: Erromeria eta plaza dantzak Kittu taldearekin
Txindurri taldeak herritarroi dei eta gonbitea luzatu digu beraiekin bat egiteko ospakizunera. "Zatozte dantzaz, musikaz eta giro paregabeaz goxatzera! Dantzatu, abestu… baina batez ere Txindurri izan. Elkarrekin beste 50 urte dantzatzeko" idatzi dute Sare Sozialetan
Lotutako albisteak
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin