Txirrindularitza hastapen tailerra 9 eta 14 urte bitarteko haurrentzat
Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak eta Ermuko Txirrindulari Elkarteak haurrak txirrindularitzara gerturatzeko jarduera antolatu dute ostegun honetarako, otsailak 22.
Ekimena 2010 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago, biak barne, eta 18:00etan hasiko da Aritzmendi pilotalekuan.
Jolas, zirkuitu eta gynkanen bidez bizikletarekin moldatzeko teknika ezberdinak irakatsiko dira, materialaren ezagutzan eta oinarrizko mekanikan sakontzeaz gain.
Parte-hartzaileek bizikleta eta kaskoa eraman beharko dituzte tailerrera.
Jarduera doakoa da, baina parte hartu ahal izateko, haurrak Eskola Kirolean alta emanda egon beharko du (oraindik baldintza hori betetzen ez badu, formulario honen bidez bete daiteke izen-ematea). Baldintza hori bete ondoren, hastapen tailerrean izena emateko galdetegi hau bete beharko da.
Plazak mugatuak dira, eta inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi eskolak@febici.eus helbidera edo eskolakfebici@gmail.com helbidera.
Lotutako albisteak
Hiru jaialdi daude iragarrita: bi, kategoria profesionalekoak, hilaren 22 eta 25erako, eta beste bat, zaletuen mailakoa, hilaren 26rako
Bost saio izango ditu, gazteei, senideei, entrenatzaileei eta herriko klubetako ordezkariei zuzenduak, eta urriaren 6tik 20ra egingo da.
Udalak 6x3,5 metroko led pantaila handia kontratatu du, eta 20:00etatik aurrera eskainiko du telebista-seinalea