Udako zineak zortzi filma eskainiko dizkigu kalean
Ermuak udako zine eskaintza erakargarria izango du abuztuan honetan ere. Udal kultura sailak zortzi proiekzio programatu ditu, genero, adin eta gustu guztietako titulu berriak edo estreinuak proposatuz. Kalean, aire zabalean eta doan gozatu ahal izango ditugun proiekzioak. Adin guztietarako egokiak diren proiekzioak, gaztelaniazko eta euskarazko tituluekin.
Astean bi egunetan –astelehena eta asteazkena– saioak izango ditugu hileko lau asteetan, Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Euria egiten badu, Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa.
Uda honetako gauetarako eskaintza zabala izango da. Proiekzioak libreak eta edukiera mugarik gabekoak izango dira.
Kontratatutako tituluak eta erakusketa-datak honako hauek dira:
- Abuztuak 5: 65
- Abuztuak 7: Momiak euskaraz
- Abuztuak 12: Sisu
- Abuztuak 14: Super Mario Bross. La película
- Abuztuak 19: Indiana Jones y el dial del destino
- Abuztuak 21: Elemental
- Abuztuak 26: Barbie Publiko
- Abuztuak 28: Irati euskaraz
Lotutako albisteak
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren